Maitzaren 1a berdea
Osteguna, 2008 Maiatza 1Giro bikaina, eguraldiak lagunduta, gaur Larraitzen egon dena. Makina pertsona bildu gara bertan. Hainbat postu jarritza zeuden: taloak, gaztak, ehunak, liburuak, ukenduak, … denon gozamenerako. Musika ere ez zen falta eta nola ez markatuak izateko hainbat behi eta behor.
Egun honetan Aralarreko larreak berriro irekitzen dira hiru hilabetez itxita egon ostean. Behorrak, behiak eta ardiak dira larreetara igotzen direnak. Garai batean larreak urte osoan irekita egoten omen ziren baina 1990tik aurrera hiru hilabetez itxita egote komenigarria zela erabaki zen. Horregatik maiatzaren lehenengo honen ospakizuna.
Maitzaren lehena gorria, maiatzaren lehen berdea eta Madriletik datozen berriei begiratuz maitzaren lehena beltza. Euskaldunok ez dugu ezer onik jasoko inperioaren lurraldetik.
zabaldu |
del.icio.us |



Herri honek gaitzespenak baino zerbait gehiago behar ditu, eromen honetatik irteteko. Jaurlaritza noiz gogoratu behar du hauetaz? noiz monumentu bat? Hobe ezer ez egitea.
Comment by neoni — May 2, 2008 @ 5:29 am