tontokaletik

The exorcist

Asteartea, 2008 Maiatza 27
Kategoria: Abestiak, berriak

Atzo musikalegin Reservoir Dogs pelikularen kanta elegantea entzun eta gero, neure ekarpen ttikia egin nahi dut. Zinea eta musika uztartzen ari garenez hona hemen nire proposamena: William Friedkin zuznedariaren The exorcist filma eta bertan entzun daitekeen Mike Olfield kitarrajolearen Tubular Bells abestia.

Filman Linda Blair aktoresak deabruak hartutako Regan MacNeil neskatoaren papera egiten du. Adi, ez naiz Marikarmen Garmendia jeltzaletaz ari; nahiz eta azken honek askotan deabrutua dirudien.

Hona hemen filamaren zati bat


Mike Oldfield-en Tubular bells abestia osorik entzun nahi izanez gero, to/no:


Eta azkenik, hemen duzue The exorcist filamren beste zati batzuk, azken hauek +18


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (3) erantzun

Langaurreko bide zaharra txukunduta

Astelehena, 2008 Maiatza 26
Kategoria: Abestiak

Pasa den larunbatean, maiatzaren 17an, Langaurreko bide zaharra garbitzeko asmoz auzolana burutu zen. Bertara hamarren bat lagun bildu omen ziren eta bide osoa garbitu eta txukundu zuten.

Betiko bide hau berriro zeharkatzeak garai bateko oroimenka burura ekarri dizkit. Zenbat denbora bertatik pasa gabe.

Ea, bidea berriro ez ixten ez uzteko gai garen. Eta horretarako badakigu: ttapa-ttapa beratik ibili. Zorionak bertan auzolanean ibili zirenei.

Esan baita ere bazurka inguruan diren obrengatik, txupitxoko bidea itxirik dagoela. Bertan zegoen enpresa zaharra botatzen ari dira eta ingurua itxita dago “Kontuz amiantoa” leloa duten zinta hori batzuekin. UAAAAAAAAAAA! AMIANTOAAAAA! Inguru hori inoiz garbi geratuko ote da!

Oharra: larunbat honetan egingo dugu B&Ba. Nahi izanez gero txintxarriMEDIAn izena eman.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Maiatzaren 31: blogs&beers

Igandea, 2008 Maiatza 18
Kategoria: Abestiak


Txintxarrisferan lehen B&B (blogs & beers) antolatu da, maiatzaren 31 larunbatean.

Afaria Arruenen egiteko asmoa dugu. Izena txintxarriMEDIAko ekitaldietan eman dezakezu. Interesgarrai litzateke aste bete lehenago behintzat izena ematea.

B&Bari buruz zerbait esan nahi izanez gero sartu txintxarriMEDIAKO blogs&beers taldera.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Sartagudatik Alegiara.

Igandea, 2008 Maiatza 11
Kategoria: berriak, gizartea

Egunkarian irakurri berri dut Sartagudan (alargunen herrian) Oroimenaren Parkea zabaldu dutela; 1936 estatu kolpearen ostean faxistek erahildako guztien omenez. Agian noizbait Oroimenaren Parkea ez ezik Oroimenaren Bloga edo Wikia ere zabaldu beharko litzateke, herritarrok garai hartako pasadizoak bertan erregistratzeko.

Badira bai, garai berberan baina gure herrian, oroitzeko gertakizunik. Alegiarrok izango ditugu garai haiei buruko hainbat gertaera kontatzeko modukoak eta galtzea pena litzatekeena. Ni nireekin hasiko natzaizue.

Amona Anttonik (aurten 100 urte) kontatzen duen bezala, berak eta familiak Attona Joxek eta bere hiru seme-alabak, tartean nere atte zena, eta amonaren aizpa izeba Damasarekin, Nafarroa aldetik zetozen faxisten beldur (rekete txapel gorriak) etxea utzi eta alde egin zuten. Nora eta Gernikara. Kasualitatea.

Amonak kontatzen du bera Durango inguruan zegoela eta bere senarra gudan, izeba Damasa beraren hiru seme-alabekin utzi zuela Gernikan. Eta irratiz entzun zuela Gernika bonbardeatzen ari zirela. Gure amonaren nahigabea, bere hiru seme-alabak (5, 3 eta urte bateko haurrak) bere aizparekin Gernikan.

Oinez abiatu omen zen Gernikara eta herrira iristean han topatu zuen erabat txikitutako herri bat; gainera ezin pasa zubiak apurtuta zeudelako. Marea jaitsi arte hainbat pertsona zain egon omen ziren ibaia pasatzeko. Amonaren kezka, non eta nola ote zeuden bere seme-alabak suntsituta ikusten zuen herri hartan.

Azkenean pasatzea lortu eta han hasi ome zen amona bere hiru seme-alaba eta aizparen bila. Azkenean denak bizirik topatu zituen, Gernikako estolderietan ezkutatuta egon omen ziren laurak.

Azkenean Gernikatik ere ihes egin behar: Bilbo, Santander, Bordele, Montelimar, …. Pasadizo hauek beste une baterako utziko ditut. Baita ere galtzaile gisa herrira bueltatzearena ere, bai baiziren herrian ihes egindakoen gauzetaz jabetu (lapurtu) zirenak ere.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Lorategiak eta baratzak

Asteazkena, 2008 Maiatza 7
Kategoria: Abestiak

Herrian badugu, nire ustetan, aipamen berezi bat behar duen jarduera bat. Badira hainbat jardin edo lur sail herritarrek beraien borondatez txukun-txukun mantetzen dituztenak. Hainbat jardin, inongo profesionalak mantendutakoak baino txukunagoak daudenak. Herritarrak dira, eta ez udala kasu hauetan, landareak eta lorak landatzen dituztenak, ureztatzen dituztenak, lurrari ongarria bota eta zainketa guztiak egiten dituztenak. Badira hainbat adibide Larraitz auzoa aldean.

Badira ordea kontrako adibideak. Udalak jarritako jardin edo lorontziak eta erabat utzita daudenak. Inork zaintzen ez dituenak. Agian udalak, herritarren esku utzi behar lituzke lur sail hauen mantentzea. Txukunak geratzen bait dira herritarrak zaindutako jardinak.

Ekimen txukuna litzateke, nire ustetan, Franconiko alperrik galdutako lur sail eder horiek herritarren esku jartzea bertan baratzak jar ditzaten. Luxu bat bait da, Franconi eraikina ez ezik, lur sailak ere hutsik eta alferrik galduak ikustea.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Maitzaren 1a berdea

Osteguna, 2008 Maiatza 1
Kategoria: berriak, gizartea

Giro bikaina, eguraldiak lagunduta, gaur Larraitzen egon dena. Makina pertsona bildu gara bertan. Hainbat postu jarritza zeuden: taloak, gaztak, ehunak, liburuak, ukenduak, … denon gozamenerako. Musika ere ez zen falta eta nola ez markatuak izateko hainbat behi eta behor.

Egun honetan Aralarreko larreak berriro irekitzen dira hiru hilabetez itxita egon ostean. Behorrak, behiak eta ardiak dira larreetara igotzen direnak. Garai batean larreak urte osoan irekita egoten omen ziren baina 1990tik aurrera hiru hilabetez itxita egote komenigarria zela erabaki zen. Horregatik maiatzaren lehenengo honen ospakizuna.

Maitzaren lehena gorria, maiatzaren lehen berdea eta Madriletik datozen berriei begiratuz maitzaren lehena beltza. Euskaldunok ez dugu ezer onik jasoko inperioaren lurraldetik.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft