tontokaletik

txintxarriMEDIA sortu da

Asteartea, 2008 Apirila 15

Indarrean gaude, bai horixe! Txintxarrisfera aurrea doa eta azkena egindako ekarpena txintxarriMEDIA izan da.

TxintxarriMEDIA sare sozial bat da. Sare sozial bat grafo(en) bidez adieraz daiteke; bertan, irudian ikus daiteenen bezala, nodoek pertsonak adierazten dituzte eta nodoen arteko lerroek beraien arteko erlazioak.

TxintxarriMEDIA gauzatzeko, txarlik ning izeneko on-line plataforma erabili du. Sare sozialak sortzeko badira hainbat erraminta ezagun, besteak beste MySpace eta Facebook.

Gaur egun, txintxarriMEDIAn 18 txintxarri gaude (populazioaren %1a). Eta edozein erabiltzailek gehitu ditzake argazkiak, bideoak eta audioak. Agenda bat ere badu, ekitaldi eta hitz-orduak adierazteko. Gainera taldeak ere osa daitezke interes jakin batzuk gauzatzeko.

Esan beharrik ez dago edonork parte har dezakeela txintxarriMEDIA, bere erabiltzaile kontua bertan erregistartuz. Ea denon artean mediateka kurioso bat sortzeko gai garen.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

erantzun 1 »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://tontokaletik.blogsome.com/2008/04/15/txintxarrimedia-sortu-da/trackback/

  1. Aupa Iñigo, ala dek bai, dagoeneko populazioaren %1-a, erregistratuta zeok, oain lanen hasi behar. Bakoitzak bere neurrian eta erritmoan, ekarpenekin MEDIAteka osatzen jun behar diau. Iruditzen zaiak zeozer politte iteko aukera diagula.

    Ning plataforma aukeratu nian, oso konpletoa delako, ingelesez eta erderaz zeoan eta euskeratzeak bere lanak ematen ari dek.
    Oraindik beta bertsioan zeok!!!

    Comment by Txarli — April 16, 2008 @ 8:18 am

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft