tontokaletik

Artisautza azoka ekainaren 1ean

Asteartea, 2008 Apirila 22
Kategoria: berriak, gizartea

Ekainaren 1ean, Alegian, artisautza azoka egingo da. Bertan, nahi duenak bere arte lanak erakusteko parada izango du. Ea beratartzen garenok esku-lan ugari eta kurioso ikusteko aukera izaten dugun.

Ez dakidana zera da, artisau-lana eta esku-lana gauza bera ote diren, hau da, artisau lana izateko derrigorrez esku-lana izan behar duen.

Nik egiten dudan lan gehiena hatz-lana da. Zin dagizuet hatzekin gauza asko egin daitezkeela eta nik baditudala bereziki trebeak diren hatzak.

Adibide gisa blog hauxe duzue, hatzekin egindakoa. Artisau lana ote?. Hatzak eskuetan egonik, ez ote da esku-lana blog bat egitea ?

Artisau azokan blog egileok (blogariok) lekurik izango ote dugu? edo hatz-lanen azoka berezi bat sortu behar dugu? Azken ideia hau, berritzailea ez ezik sugerentea ere irudikatzen zait. Hatz-lanak!!! mmm!

Bitarteon, neokideok, hona hemen herrian egiten diren hatz-lanen bildumatxo bat.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Goierriko gatza.

Asteazkena, 2008 Apirila 16
Kategoria: Abestiak

Irudimenak ez omen du mugarik. Nabaria da. Baretutako otsoari (Beasaingoak bareak eta Ataungoak otsoak), egunkarietako edukiek, bere irudikoz aseptikoek, neuronarik motibatzen ez diotenez, ea zer otu zaion: Goierriko gatza sortzea.

Goierriko gatza Lardaxkan, Astigarretatik blogaren bidez ikus dezakegu.

Orain konturatzen nauk xa2er, zertan pasatzen deken denbora. Hi haiz hi!

Hemen doazkizue neokideok, Goierriko gatzaren lehen 3 azalak. Ea zer diozun.

.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

txintxarriMEDIA sortu da

Asteartea, 2008 Apirila 15

Indarrean gaude, bai horixe! Txintxarrisfera aurrea doa eta azkena egindako ekarpena txintxarriMEDIA izan da.

TxintxarriMEDIA sare sozial bat da. Sare sozial bat grafo(en) bidez adieraz daiteke; bertan, irudian ikus daiteenen bezala, nodoek pertsonak adierazten dituzte eta nodoen arteko lerroek beraien arteko erlazioak.

TxintxarriMEDIA gauzatzeko, txarlik ning izeneko on-line plataforma erabili du. Sare sozialak sortzeko badira hainbat erraminta ezagun, besteak beste MySpace eta Facebook.

Gaur egun, txintxarriMEDIAn 18 txintxarri gaude (populazioaren %1a). Eta edozein erabiltzailek gehitu ditzake argazkiak, bideoak eta audioak. Agenda bat ere badu, ekitaldi eta hitz-orduak adierazteko. Gainera taldeak ere osa daitezke interes jakin batzuk gauzatzeko.

Esan beharrik ez dago edonork parte har dezakeela txintxarriMEDIA, bere erabiltzaile kontua bertan erregistartuz. Ea denon artean mediateka kurioso bat sortzeko gai garen.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Alegian wifi puntuak

Igandea, 2008 Apirila 13
Kategoria: Abestiak

Badira hainbat udal, kale, parke, liburutegi, eraikin publiko eta abarretan wifi konexioak eskaintzen dituztenak herritarrek interneterako doako atzipena izateko, ordutegi jakin baten barruan.

Gustukoa nuke, Alegian Udalak jarritako wifi puntua(k) herritarron eskura izatea leku publikoetan; herriko plazan, txintxarri plazan, bulebarrean, ….

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft