tontokaletik

Azaroko azoka

Igandea, 2008 Martxoa 30
Kategoria: Bideoak, berriak, gizartea

Pasa den Azaroan, Alegian azoka egin zen. Orduan berari buruz idatzi nuen posta. Oraingo honetan bideo batekin natorkizue. Bideoa editatzen denbora gehiago pasatzen dut eta horregatik apirilean jartzen dizuet bideoa.

Ea hurrengo batean herrian mondeju azoka eder bat egiten dugun.


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Zorionak bikatu!

Ostirala, 2008 Martxoa 28
Kategoria: berriak

Azkar igaro da urte bete. Gogoratzen ditut oraindik Imanol Derrytik bueltan etorritakoan Ixkinan berarekin hitz egindakoak. Baita ere Jonekin izandakoa. Agian tontokaletik blogak beraiei asko zor die. Lehen jarraitzaileak itzaletik atera zireneko garaia izan bait zen. Eta gainera 2.0 filosofiari eusteko grinarekin.

Eta beraiekin (zuekin Imanol eta Jon) ausarta izan nahi dut eta kalifikatu egin nahi dut zuen bloga. Hor doa: umoretsua, alaitsua, irreberentea, kritikoa (pentsamentu kritiko eskasian gauden garai hauetan), ez konstantea, maiztasunik gabekoa, unibertsala, …. hau da BIKATU.

Zorionak anaiok!


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Gadgetak eta widgetak

Igandea, 2008 Martxoa 16
Kategoria: internet, softwarea

Nazkatu naiz neokideok, Franconiko barneratze aspergarriarekin. Beraiek ez dakite, baina bertan nire abatarea utzi dut eta ni, ni erreala noski, zuengana hurbildu naiz berriro. Hau askatasuna.

Bueno jolasteko garaia iritsi zaigunez, hemen utzi nahi dizkizute hainbat gadget beraieki jolasean denbora pizkat pasatzeko.

FACEinHOLE: zure aurpegiarekin (edo beste batenarekin) jolasean ibiltzeko.

Screedbot: idaz makina baten efektuarekin .gif animazioak sortzeko.

SignGenerator: imajinak sortzeko.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Aldaketa

Asteartea, 2008 Martxoa 11
Kategoria: berriak

Garaia iritsi zait, aldaketarako garaia noski. Nire biziak beste norabide bat hartzeko unea dela sentitzen dut. Hau izango da nire azken posta; bai halaxe da. Ordenadorearen pantaila paperagatik eta teklatua tinta-lumagatik ordezkatzeko garaia. Alegiazko errealitate hutsal eta azaleko honek dagoeneko ez nau betetzen.

Non aurkituko ote du atsedena nire buru atsekabetu eta nahigabetu honek? Nire gogo eta asmoa, Franconin betrirako barneratzea da, bertan lekua aurkituko bai dut (eta ez gutxi). Bertan aurkituko bait dut, baita ere, behar dudan bake eta lasaitasuna. Beraz neokideok, hemen doakizue nire agurra. Handia bezain hutsala izan da zuekin izan dudan harremana. Beti arte neokideok.


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (11) erantzun

Ez gara makalak!

Igandea, 2008 Martxoa 9

Gaur igande arratsaldea, bapo bazkaldu ostean eta euria ari duelarik, txintxarrisferari begiratu bat ematen hasi eta estatistikei erreparatzen hasi naiz. Zenbakiak, zenbakiak besterik ez dira. Datuak, datuak diren bezala. ba hona hemen datua: 2008ko otsailean txintxarrisferak gutxienez (2ktu eta txintxarri irratiko datuak kontuan hartu gabe) 3.595 bixitari izan ditu eta 4.490 bixita. Nork esan orain dela ez hainbeste, horrenbeste eduki sortzeko gai izango ginatekeenik. Harro egoteko modukoa. Auskalo urte amaieran urte osoko datuak zein izango diren!

Kontuan hartzekoa nire ustetan txintxarrisferako wikia hartzen ari den indarra.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (6) erantzun

2004ko urtarrilaren 3ko esker on festa

Astelehena, 2008 Martxoa 3
Kategoria: Abestiak

2003.2004ko eguberrietan herriko plazan hamaiketako eder bat izan zen. Gazte asanbladak herriari esker on gisa, gaztetxea bota ez zelako, bialdiko hamaiketakoa eskaini zion. Bertan izandako pertsona ugarik froga dezake hori.

To/No bideoa:


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft