tontokaletik

Alegia2.0: auzolan digitalak

Ostirala, 2008 Otsaila 8
Kategoria: berriak

Auzolana beti izan da gauzak egiteko modu bat. Bertan, komunitateak parte hartu izan du modu kolaboratiboan zerbait lortzeko. Ekimen interesgarria. Elkarren arteko lana sustatzen duen ekimena. Euskal Herriko ohitura zahar honi jarraiki hona hemen egin nahi dizuedan proposamena:

Orain arte gure wiki txintxarria txintxarrisferako blogariei begira zegoen. Gaurtik aurrera herritarroi zuzenduta egongo da. Edozein herritarrak, blogari izan edo ez, parte har dezan, bertan edukiak gehitzen. Alegia2.0, Alegia soziala, errealitate bihurtzeko. Honen arabera wikitxintxarriak aldaketa batzuk izan ditu. Lehen orrian txintxarrisferako blogetako azken berriak aurkituko dituzu. Ez dituzu blogak banan-bana arakatu beharko bertako berriak jasotzeko; nahikoa izango duzu wiki txintxarrian sartzea eta lehen orria ikustea. Hori bai blogariok bertan txoko bat izango dugu. Hona hemen auzolan digitalerako lehen proposamenak:

Alegia Tagzanian: bertako baserri, plaza, etxe, leku, bide,… etiketatu ditzagun.

Alegiako historia ez ofiziala: heritarrok idatz dezagun guretzat aintzat hartzekoak diren gertaerak, bakoitzak bereak. Ez dezan inork idatz guregatik, izan gaitezen gure historiaren esale.

Hiztegie: herriko eta inguruko herrietako euskalkiko hainbat hitz erregistratzeko. Gure euskalkiak bizirik iraun dezan.

Har ezazu parte; gure esku dago!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

6 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://tontokaletik.blogsome.com/2008/02/08/alegia20-auzolan-digitalak/trackback/

  1. Earra hi, txikito. Bedaio 2.0 ummm…

    Comment by bedaio3000 — February 8, 2008 @ 10:59 pm

  2. Monumentue in bearkoye dedio!

    Comment by bedaio3000 — February 8, 2008 @ 11:02 pm

  3. Alegia2.0 ekimena martxan.

    Tontokaletik blogan auzolana aldarrikatuz Alegia2.0 ekimena martxan jarri dute.

    Trackback by zabaldu.com — February 8, 2008 @ 11:04 pm

  4. Kriston lana. Eleantea. Settu hola.
    Zorionak !

    Comment by Olatz — February 9, 2008 @ 7:09 pm

  5. Laletxe, etzaudete geldirik egotekoak zuek ;) Interesgarria litzateke blogariak/biztanleko zerrenda bat egitea herriko, zihur Alegi gora xamar geratuko litzatekela. Zorionak eta jarraitu horrela!

    Comment by ikatza — February 11, 2008 @ 8:26 am

  6. Primeran! Auzolanatik halare lana azpimarratuko nuke eta ez auzokoak egitea prezisamente. Horrekin esan nahi det pixkat bada ere egin egin behar degula. Hiru proiektuen lokarri moduan ulertzen det bertan dagoen foroa eta han hain garbi ez daudenak eztabaidatu, galdetu, proposatu behar genituzke.
    Behar bada nik hemen erantzun moduan jarritakoa behar luke foroko mezu.
    Halare zoriontzea tokatzen danez, hemen erantzuna. Zorionak h i, wikiren diseinua, espazioa… oso egokia (hori niretzat erabil erreza duk)ikusten diat. Alimo!

    Comment by felix — February 11, 2008 @ 9:01 am

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft