Alegia2.0: auzolan digitalak
Ostirala, 2008 Otsaila 8
Auzolana beti izan da gauzak egiteko modu bat. Bertan, komunitateak parte hartu izan du modu kolaboratiboan zerbait lortzeko. Ekimen interesgarria. Elkarren arteko lana sustatzen duen ekimena. Euskal Herriko ohitura zahar honi jarraiki hona hemen egin nahi dizuedan proposamena:
Orain arte gure wiki txintxarria txintxarrisferako blogariei begira zegoen. Gaurtik aurrera herritarroi zuzenduta egongo da. Edozein herritarrak, blogari izan edo ez, parte har dezan, bertan edukiak gehitzen. Alegia2.0, Alegia soziala, errealitate bihurtzeko. Honen arabera wikitxintxarriak aldaketa batzuk izan ditu. Lehen orrian txintxarrisferako blogetako azken berriak aurkituko dituzu. Ez dituzu blogak banan-bana arakatu beharko bertako berriak jasotzeko; nahikoa izango duzu wiki txintxarrian sartzea eta lehen orria ikustea. Hori bai blogariok bertan txoko bat izango dugu. Hona hemen auzolan digitalerako lehen proposamenak:
Alegia Tagzanian: bertako baserri, plaza, etxe, leku, bide,… etiketatu ditzagun.
Alegiako historia ez ofiziala: heritarrok idatz dezagun guretzat aintzat hartzekoak diren gertaerak, bakoitzak bereak. Ez dezan inork idatz guregatik, izan gaitezen gure historiaren esale.
Hiztegie: herriko eta inguruko herrietako euskalkiko hainbat hitz erregistratzeko. Gure euskalkiak bizirik iraun dezan.
Har ezazu parte; gure esku dago!
zabaldu |
del.icio.us |





