Dignidad Y Justicia Alegian
Larunbata, 2008 Urtarrila 19
Dignidad y Justicia elkarteak Alegian lur hartu dute. Espainiatik etorri zaizkigu 2007ko Abenduaren 27an, Daniel Portero de la Torre elakrteko presidenteak sinatutako idatzi baten bidez.
Beraien esanetan herrian ba omen dugu Txikia izeneko kale bat, ETAko Eustakio Mendizabal Txikia ezizenez ezagutua eta Carrero Blanco Almirante hil zuten Txikia Komandoaren omenez. Eta hau dena baieztatzeko ABC egunkaria erabili omen dute informazio iturri gisa. Hau informazio iturria. Eta mehatxu egiten dute ez bada kale horren izena aldatzen beharrezkoak diren lege neurriak hartuko dituztela.
Herriko kale izendegiak garbi erakusten du zein diren herriko kaleen izenak. Herrian Txikia izenarekin, gaur egun dagoen kale bakarra Auzo Txikia da, guretzat herrikoontzat Belostei bezala ezaguna dena. Auzo Txikia, txikia delako, hau da ttikie delako. Auzo Txikia eta Txikia Auzoa ez dira gauza bera.
Nik ez dakit zenbat denbora pasa duten bai ABCkoek, bai Dignidad y Justiciakoek, txintxarrion herriari so eginez, baina hau bada lan egiteko duten zehaztasun guztia…. dios, zenbat babalore!
Eta ETAri abisu bat: ezta okurritu ere Tonto Komandorik sortzea! Nik ez diot blogari izenik aldatuko eta.
zabaldu |
del.icio.us |






Bueno, bueno hok pitza-pitza eginda zerek. Hurrengo titularra ABC-n imaginatzen diat:
Clausurados los Txiki-Park en Vascongadas
Los Txiki-Park han sido clausurados por orden del Juez Garzon, los alevines de la banda ETA, usaban dichos locales, como punto de encuentro, para formarse como futuros terroristas…con musica subliminal de fondo, moldeaban sus mentes a su antojo (txiki txiki polita, HASI naiz haunditzen txikia izanik asko maite zaitut)…
Benetan jota zerek fatxa españolak.
Comment by bedaio3000 — January 20, 2008 @ 12:08 pm
Duela urte batzuk TONTOKALEN “Avenida del General Mola” jartzen zun plaka kendu eta “Eustakio Mendizabal “Txikia” kalea” plaka jarri zutelako oraindik mosketuta eongo die.
Comment by intxurre — January 21, 2008 @ 9:31 am
Hi, txikito!
Zertan ari haiz kale izendegia eskuartean? Faszista horiek ez dute erantzunik merezi! Ezikusiarena egin eta kitto.
Eta Txikia kalea balego, zer? Faszistek hala erabaki dutelako aldatu egin beharko al zenukete? Ez hadi campanilla bihurtu…
Comment by joseba — January 24, 2008 @ 3:12 pm
Txikiak kartzelara!
Tontokaletik blogean ikusi dut albiste hau. Bertako Auzo Txikia terrorista omen da (???) ETAk bazuelako "Txikia" izeneko komando bat. Noraino heldu behar dugu?
Trackback by zabaldu.com — January 27, 2008 @ 10:18 am
Hurrengo alkatea Otaolaren sokakoa izango dekela pentsatzen jun zaitetzte Alegia alden. Tira, JoxeMariren bixitea irabaziko zue truken! ;-P
Comment by xa2 — January 27, 2008 @ 10:48 pm
Porteroren idazki hori irakurri daiteke inon?
Comment by Luistxo — January 28, 2008 @ 7:55 am