tontokaletik

Tolosako inauteriak Alegiaren eraginpean.

Igandea, 2008 Urtarrila 27
Kategoria: berriak

Ostiral mehean Tolosako txosnagunean, aurten EH plazan, zahagiardoa antolatuko dute. Zahagiardoa? Tolosan? Ba bai.

Badirudi Alegiako ohitura hau Tolosara eraman nahi dutela. Bejondeiela. Baina jakin dezatela zahagiardoa geurea dela. Txintxarriona. Zuek zuriok (benetan gogorra Tolosar hauen ezizena) profita ezazue gure ohituretaz, baina ez ahaztu nongoa den. OK?

Hurrengo baterako Zinta-Karrera ere antolatu dezakezue inauteriak gehixeago alaitzeko.

Eta Tolosarrak gutaz ikasten ari diren biatartean, pasa den Abenduan Alegiako Gazte Asanbladak antolatutako ekitaldien artean barrikotea gora eta barrikotea behera aritu ziren. BARRIKOTEA????? Zer da hori? Hau mundu aldrebesa. Alegiarrok geurea galtzen eta kanpokoek gurea bereganatzen.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (9) erantzun

Dignidad Y Justicia Alegian

Larunbata, 2008 Urtarrila 19
Kategoria: berriak

Dignidad y Justicia elkarteak Alegian lur hartu dute. Espainiatik etorri zaizkigu 2007ko Abenduaren 27an, Daniel Portero de la Torre elakrteko presidenteak sinatutako idatzi baten bidez.

Beraien esanetan herrian ba omen dugu Txikia izeneko kale bat, ETAko Eustakio Mendizabal Txikia ezizenez ezagutua eta Carrero Blanco Almirante hil zuten Txikia Komandoaren omenez. Eta hau dena baieztatzeko ABC egunkaria erabili omen dute informazio iturri gisa. Hau informazio iturria. Eta mehatxu egiten dute ez bada kale horren izena aldatzen beharrezkoak diren lege neurriak hartuko dituztela.

Herriko kale izendegiak garbi erakusten du zein diren herriko kaleen izenak. Herrian Txikia izenarekin, gaur egun dagoen kale bakarra Auzo Txikia da, guretzat herrikoontzat Belostei bezala ezaguna dena. Auzo Txikia, txikia delako, hau da ttikie delako. Auzo Txikia eta Txikia Auzoa ez dira gauza bera.

Nik ez dakit zenbat denbora pasa duten bai ABCkoek, bai Dignidad y Justiciakoek, txintxarrion herriari so eginez, baina hau bada lan egiteko duten zehaztasun guztia…. dios, zenbat babalore!

Eta ETAri abisu bat: ezta okurritu ere Tonto Komandorik sortzea! Nik ez diot blogari izenik aldatuko eta.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (6) erantzun

Tontokaletik 2007

Asteazkena, 2008 Urtarrila 16
Kategoria: berriak

Ohikoa omen da urte amaitu ostean (egun batzuk pasa dira baino) bertako gertakizunen laburpen bat egitea. Hona hemen tontokaletik blogako hilabete bakoitzeko nabarmendu nahi nituzken postak. Eaba, laburtzea.

Urtarrila: Alegiako Udal domeinuaren helbidearen berreskurapena (.eu .net .org …)

Otsaila: txintxarriok matxinatu ginen hilabetea izan zen. Repsol eta Jaurlaritza izan ziren gure matxinada digitalaren dianak.

Martxoa: kaleei izen herrikoiak jartzea bultzatzen zen.

Apirila: AHTri buruzko herri galdeketaren emaitzak jaso ziren

Maiatza: Udal hauteskundeak ospatu ziren, martetarrak bertan izan zirelarik.

Ekaina: Franconiren birkonkista bultzatu zen, inongo emaitzik gabe.

Uztaila: Festak zirela eta zahagiardoak leku pribilegiatua izan zuen. Esan baita ere bikatu bloga jaio zela.

Abuztua: Udarako lehor aldia zahagiardoarekin ase nahi izan nuen.

Iraila: Herrian mugimendua nabaritzen zen, adibide gisa musikalegiren jaiotza izan zen.

Urria: hau bai emaria; txintxarrisfera ageri zaigu, uniBERTSOa ezagunagoa egin zitzaigun eta mondejuek zahagiardoari lekukoa hartu zioten.

Azaroa: mondejuen gaia aitzaki ederra izan zen txintxarrisferako lehen B&B (Blog and Beer) modu lokalean egiteko. Txintxarri irratia jaio zen eta Hitza egunkariaren jarduerak izan zuen bere kritika.

Abendua: Argazki-salaketa generoa martxan jarri zen tontoklaetik-en, besteka beste bidegorriaren egoera eta kotxezaleen oinezkoekiko konsiderazio falta salatu zen.

Amen! Zu hor eta ni hemen!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Aldaketa

Igandea, 2008 Urtarrila 13
Kategoria: Bideoak

Garai hartan egindako bideo hau oraindik gustokoa dut, abestia ote? Ikus ezazu bestela bost urtetan gauza batzuk behintzat nola aldatu diren


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Ugartetik

Larunbata, 2008 Urtarrila 12
Kategoria: berriak

Txintxarrisfera handitzen doa; aintzat hartzekoa da hain herri ttikian horrelako aktibismo teknologikoa egotea. Ezin esan txintxarriok ez dugunik ezer komunikatzen.

Oraingo honetan eta dagoeneko dakizuen bezala Ugartetik bloga gehitu zaigu gure blogosferara. Eiderrek gidatuko du barkua, baina bere helburuen barruan nahi duen amorrainak bertan espresatzeko txoko bat izatea omen da. Beraz badakizue amorrainok, ez dezala inork esan ixilik eta geldirik dagoen herria denik Ugarte. Dagoeneko alegiazko Ugarte badelako; hau da ZiberUgarte.

Hemendik aurrera google edo elebila bilatzaileei Ugarte ez zaie arrotza egingo, agina laster batean tagzanian Ugarte etiketatuta agertuko zaigu, eta nork daki Ugarteko lehen Udaletxea SecondLife-n ez ote den eraikiko, ….

Zorte on hasi berri duzun ziberbidai honetan Eider.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Boulevard-aren jatorria

Osteguna, 2008 Urtarrila 10
Kategoria: Bideoak

Alegiako boulevard-a (gure bulebarra) aski ezaguna da. Nik gogoratzen dudanez bertako mutur batean “matederie” eta “labanderie” zeuden. Labanderie ez nuen inoiz martxan ezaugutu baina bai matedrie. Hainbat zerri este botatzen zituzten bertatik ibaira. Festa bikaina izaten zuten arratoiek. Bertako hautsitako banku eta kulunpioek eta inoiz mozten ez zen belarrak itxura dekadente bat ematen zioten. Dekadentziaren xarma.

Mataderi eta labanderiko eraikina orain dela 22-23 urte bota zuten behera. Ordurako mataderie itxita zegoen eta eraikina hutsik zegoen. Udalak, Alegiako Gazte Asanbladak eraikina okupatu bezain pronto bota zuen.

Geroz boulevard-a erabat aladatua izan zen; ez soilik azaleko tuneo bat baizik eta dena bota eta gaur egun dagoen gisara utzi zuten. Gustuak gustu, obra berriekin ez dut uste asko asmatu zutenik ikusirik gaur egun duen erabilpen eskasagatik (festa alternatiboen kasua salbu).

Hemen duzue Joxe Gastesi Boulevard-aren jatorria azaltzen (1915eko kontuak) eta behealdeko bideoan 2002ko festa alternatiboetako imajin batzuk.


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Txintxarri abesbatza txintxarrisferako fitxaje berria

Osteguna, 2008 Urtarrila 3
Kategoria: berriak

Neokideok Txintxarrisferak badu kide berri bat: Txintxarri Korue. Hasi berriak dira blogari lanetan eta beraien berri blogaren bidez emango omen digute. Olatz eta Ibon hasi dira eta koruko beste hainbat kide ere blogari lanetan jartzeko asmoa dute.

Audioarekin makina lan egin beharko dute beraien kantak guregana helerazteko. Baina amarauna audiorako gadgetaz beterik dago, lan hori burutu ahal izateko.

Blogaren bidez beraien kantak mundu osora iritsi daitezke, herriko kaleetatik eta lau paretetatik haratago; paretak (elizarenak ez nola nahikoak gainera) hausteko saiakera ederra. New York, Libreville, Chipiona, Rhodas, eta hainbat herri eta herrialde, gaurtik aurrera txintxarrion doinuak entzuteko aukera izango duzue. Zorionekoak zuek (glokalizazioaren beste adibide bat neokideok).

Beraz koruko neokideok badakizue, gaurkotu itzazue wikitxintxarriko datuak (kideak eta kronograma) eta urrera eta zorte on bidai honetan.

Opari gisa tozazue:

Oharra: hurrengo kidea Ugartetik etorriko ote zaigu? e Eider?

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (4) erantzun

Stockhom S “mende berriak”

Asteazkena, 2008 Urtarrila 2
Kategoria: Abestiak

Urte berri on tontokaletik denoi! Ea 2008 honek zer ekartzen digun. Txintxarrisferan kide berriak izango ote ditugu? Gure postek erantzun kopuru altuagoa izango ote dute? Gadget berriak enbotatuko ote ditugu? …..
Bitartean eta urte berriari hasiera emateko entzun ezazue Stockholm S taldearen mende berriak baestia.
Urte berrian ere musika librea.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft