tontokaletik

Espaloiak libre!

Igandea, 2007 Abendua 23

Zergatik hainbat kotxek Bideberrieta kaleko espaloia okupatzen dute? Kotxezale hauek pentsatuko dute espaloian gainean aparkatuz ez dutela automobilen trafikoa oztopatzen, baina ez dira konturatzen oinezkoen esparrua deusezten dutela; agian zaharkitua dagoen herri eredua dugulako buruan (kotxeak lehentasuna duenarena); ez dugulako oinezkoen herriaren eredua oraindik geure pentsamoldean barneratu. Denok bultzatu behar genuke oinezkoek lehentasuna duten herriaren eredua; kosta egiten da baina ereduak aldatu egiten dira eta egin egin behar dira. Eta denoi kostatzen zaigu, niri ere bai.

Hainbatetan ikusi dut gurasoren bat bere seme-alabaren karroarekin karreteratik pasatzen kotxezaleek beraien kotxeekin espaloia erabat okupatzen dutelako. Zergatik ez dugu kotxea espaloitik bera karretera oztopatuz jartzen eta ez espaloia anulatuz? Utzi kotxeak espaloitik kanpo!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

5 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://tontokaletik.blogsome.com/2007/12/23/espaloiak-libre/trackback/

  1. Batzuk garajeik etzekeu, hainbat arrazoiengatik, ta kanpon uzten diau kotxea. Egie esan aspaldin aparkatzeko etzeok aukera haundik, obra dela eta, etab. Baño arrazoi dek, majiñataldiz umen sille attonen etxetik eziñ atea ibili gaittuk, herriak eroso ibiltzeko tokie behar ditek izan. (Batzuentzat erosotasuna tabernan barruan kotxea aparkartzea izango huke).
    Bazirudik Kalea oinezkoa, peatonala bihurtu ezkero, beste guztia libre dela aparkatzeko, espaloiak, jardiñek, …
    Por zierto, aspaldin ez da iñor ibiltzen kalebeko parken pillotan…

    Comment by bedaio3000 — December 23, 2007 @ 10:32 pm

  2. Orain moda berria tontokalen aparkatzea da. jendeari dena berdin zaio, bi pauso eman baino lehen edozein gauza egiteko prest dago. Kotxea etxe edo taberna ondoan utzi behar da bestela kriston urruti gelditzen zaigu kotxea. Seguru Donostian denok ondo aparkatzen dugula, eta gainera urruti edo ondo ordainduta.

    Comment by intxurre — December 24, 2007 @ 9:20 am

  3. jada espaloiak ez dituzte nahikoa, zubia ere “okupatuta” daukate

    Comment by intxurre — December 26, 2007 @ 12:33 pm

  4. zubin dauden kontainerrak ere, ez takit ze kristo pintatzeuen hor.

    Comment by bedaio3000 — December 26, 2007 @ 12:41 pm

  5. Espaloietan aparkatze hori ez da oraingo moda. Alegiko kalea peatonala ez zenean ere(duela 20 bat urte) Bideberrietako etxe aurreak aparkaleku moduan erabiltzen ziren(etxetik atera edo etxera sartu ezinik behin baino gehiagotan gelditu gara)

    Comment by mila — June 5, 2008 @ 5:59 pm

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft