Eusko Jaurlaritzak Txintxarrisfera diruz lagunduko du.
Ostirala, 2007 Abendua 28
Pozaren pozez hartu dugu txintxarriok berria. Gaur onartu dituzte Gasteizko legebiltzarrean 2008rako erkidego autonomorako aurrekontuak. Eta bertan izan da sorpresa. “Euskadi informazio gizartean” egitasmoko IKTak sustatzeko(informazio eta komunikazio teknologiak) atalean hainbat diru laguntza onartu dituzte landa eremuetan teknologia berriak sustatzeko. Esan beharrik ez, gu landa eremu gisa hartzen gaituztela parlamentari jakintsu hauek.
Asuntoa zera da, Txintxarrisferaren (wikia eta bertan dauden blogak) eredua interesgarria iruditu zaiela beste herrietan IKTak sustatzeko (elbisfera Amezketan, kukusfera Anoetan, pikusfera Legorretan, tipulesfera Altzon, …) . Herrietarako ez ezik Alderdirako (A haundiz) ere batzokisfera gisako sareak ere montatzen hasi behar omen dute, horretarako txintxarrisferako kideoi laguntza eskatuko digutelarik.
Horregatik Txintxarrisfera esperientzia piloto gisa hartuta, bertako blogak diruz laguntzea onartu dute. Blog bakoitzak gutxienez 750€tako diru laguntza jasoko du. Kopuru hau, blogak erabiltzen dituen gadgetaren arabera, irakurleen arabera eta erantzunen arabera igo daitekeelarik (gehienez 2.000€).
Blogek diru laguntzetara aurkezteko baldintza bakarra wikitxintxarrian izena emanda izatea izango omen da. Eta epea 2008ko maiatzaren 7an amaituko omen da. Beraz, garaiz zaudete blog berriak sortu nahi dituzuenok.
Bestalde innobasque berrikuntzaren euskal agentziak 2007ko berrikuntza saria ere eman nahi omen dio Txintxarrisferari teknologia berrietan egin duen ekarpenagatik. Lehen ondorio gisa i2bask programaren barruan Alegia osoa zuntz optikoarekin kbletauko dute 2008ko urtean eta interneterako eta etxe guztien artean lortuko den abiadura Gigabit Ethernet bateko izango omen da. Ikaragarria, abiadura honekin hilea eroriko zait.
Ikusten duzue txintxarrisferako neokideok bete betean asmatu dugula 2007. urtean ea beste hainbeste egiten dugun 2008an. Dios, Gora Euzkadi Jeltzalea kopon!
zabaldu |
del.icio.us |

Bai; halaxe da Uxue! Madagaskarreraino edo zeruraino. Bietatik zein ote dago urrutiago? auskalo. 




