tontokaletik

San Sebastian y su provincia

Asteartea, 2007 Azaroa 27
Kategoria: gizartea

Norbaitek azalduko al dit, zergatik Berria eta Gara paperezko egunkariek (beste egunkariek bost axola zaizkit) zinema karteldegia edo botikak azaltzerakoan Donostia herriko zineak edo botikak Gipuzkoa osoko herri guztien aurretik agertzen diren (jakinik herri hauek denak alfabetikoki sailkatuta agertzen direla)? Zergatik ez dira Gipuzkoako herri guztiak, diskriminaziorik gabe alfabetikoki sailkatzen? Artabururen batek esango luke “eske Donostian jende gehio bizi da“, bada orduan eska dezatela bigarrena Irun izatea eta ez Andoain, populazioaren kopuruaren kriterioa jarraituz. Edota Donostia Gipuzkoako beste herriak baino gehiago da? hau da “kapitala” eta besteok “Probintziakoak“, badirudi “kapitalekoak” ez direla “probintziakoak” (terminologia erabateko “uste handikoa”, diariovasquianoa eta batik bat ignorantea).

Hondarribiko “Donostiako aireportua”????
UPV-EHUko “Donostiako Campusa”????

Berriak jarrai dezala bere Agenda ataleko Ekitaldiak saileko sailkatze kriterio bera (sailkapen erabateko alfabetikoa). Eta Garak bere Kultura saileko Non Zer atalekoa (baita era alfabetikoki sailkatua). Ikas dezatela beraietaz.

Eta belarritik tirazo bat Garako karteldegia eta Berriako zinemakoei. Beste hainbeste framaziakoei.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

5 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://tontokaletik.blogsome.com/2007/11/27/san-sebastian-y-su-provincia/trackback/

  1. Telefonicako listiñekin e berdin pasatzek.

    Comment by bedaio3000 — November 28, 2007 @ 12:00 am

  2. Telefonicana egie dek, baino grabegoa iruitze zaiak Gara eta Berria, bi egunkari aurrerakoi, “kapitalismo” joku hortan eroitzea. AHT-n filosofia de hoi dek, Bernardo Atxaga donostitik bilboa antzerkie ikustea axkar-axkar emangoun tren bat jartzea (hau beak esana dek)

    Comment by neoni — November 28, 2007 @ 7:44 pm

  3. "kapitalak" lehenik????

    Post interesgarria topatu dudana tontokaletik blogan eta zabaldu nahi dudana. Post honetan, hainbat euskal egunkariek, zerbitzu desberdinen berri ematerakoan (zinema, botikak, …) herriak sailkatzeko erabiltzen den kriterioa gaitzesten da. Lehenik &qu…

    Trackback by zabaldu.com — December 10, 2007 @ 7:49 pm

  4. Hehe, erabat ados “diariovasquiano” terminoarekin, askok Gipuzkoa osoa Donostira mugatzen dute, beste batzuek Euskal Herri osoa Bilbora mugatzen duten bezala.

    Comment by ikatza — December 11, 2007 @ 8:47 am

  5. Ikatza, Euskal Hiriaren adibide garbie, herrien kontrakoa.

    Comment by bedaio3000 — December 11, 2007 @ 9:56 am

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft