San Sebastian y su provincia
Asteartea, 2007 Azaroa 27
Norbaitek azalduko al dit, zergatik Berria eta Gara paperezko egunkariek (beste egunkariek bost axola zaizkit) zinema karteldegia edo botikak azaltzerakoan Donostia herriko zineak edo botikak Gipuzkoa osoko herri guztien aurretik agertzen diren (jakinik herri hauek denak alfabetikoki sailkatuta agertzen direla)? Zergatik ez dira Gipuzkoako herri guztiak, diskriminaziorik gabe alfabetikoki sailkatzen? Artabururen batek esango luke “eske Donostian jende gehio bizi da“, bada orduan eska dezatela bigarrena Irun izatea eta ez Andoain, populazioaren kopuruaren kriterioa jarraituz. Edota Donostia Gipuzkoako beste herriak baino gehiago da? hau da “kapitala” eta besteok “Probintziakoak“, badirudi “kapitalekoak” ez direla “probintziakoak” (terminologia erabateko “uste handikoa”, diariovasquianoa eta batik bat ignorantea).
Hondarribiko “Donostiako aireportua”????
UPV-EHUko “Donostiako Campusa”????
Berriak jarrai dezala bere Agenda ataleko Ekitaldiak saileko sailkatze kriterio bera (sailkapen erabateko alfabetikoa). Eta Garak bere Kultura saileko Non Zer atalekoa (baita era alfabetikoki sailkatua). Ikas dezatela beraietaz.
Eta belarritik tirazo bat Garako karteldegia eta Berriako zinemakoei. Beste hainbeste framaziakoei.
zabaldu |
del.icio.us |





