Txintxarrisferaren mondeju afaria
Osteguna, 2007 Azaroa 15
Hau parea: Txintxarrisfera eta mondejuak! Badirudi txintxarriaren mingaina mondeju bilakatu dela. Gainera IKTeroak-eko jolausek esan digu agian mondejuekin zerikusia duen sorpresa bat emango digula. Zer ote?
Bada, bihar dugu hitzordua: txintxarrisferako mondeju afaria (plan-plin-plan). Eta hitzordua egiteko modua aipatu gabe ez nuke utzi nahi. Bikatuko katu batek tontokaletikeko mondejuei buruzko post bat aintzat hartuta plan-plin-plan bat proposatu zuen. Plan-plin-plan irekia, edonor apunta zitekeen eta edonork antolatu zezakeen. (ondo ote daude aditzak?)
Blogetako iruzkinen bidez zaila egiten zenez zerbait adostea wikitxintxarria erabiltzen hasi ginen. Eta hemen bakoitzak bere proposamenak jarri ditu eta azkenean afaria gauzatuko da.
Afariak izan du oihartzunik, bai balerditiken eta baita ere zabaldun. Bertan agertzen diren iruzkinak irakurtzea merezi dute. Larrabetzuko gaztelumendi, Andoaingo teketen, Ordiziko jolaus, Eibarko Luistxo eta beste hainbat inbiditan geratu ote diren susmoa dut. Baino zaudete lasai Alegiako mondejuak ez dira inoiz bukatzen.
Eta akerrak besterik ez garenez elakartuko musikalegik jarri dizkigu ahuntzak.
UFF hau esteka pille!
zabaldu |
del.icio.us |






Aupa txintxarriok.
Alegi herri bizia, bistan da. Ikusten da bai, aktibismo apur bat badagoela. Ezagutzen dut, egonda nago gaztetxean, baita gaztetxearen alde ere Alegiko kaleetatik.
Gurea be, Larrabetzu, txikia da. Baina ez da geldirik egoteko herria, nahiz eta saiatu den inor dormitorio bilakatzen.
Gure kezka Internet zen, zer garen zelan azaldu Interneten. Eta uste dut apurka apurka ari garela herri txikiok ere gure lekua hartzen.
Zorionak eta aurrera!
Comment by ptx | gaztelumendi.org — November 16, 2007 @ 7:07 am
Eko eko…
Oihartzuna Sustaturaino allatuk.
Bibalabirjen ta gora txintxarrisfera.
zorionak tontokaletik hire lehenego urtebetetzean!
Comment by bedaio3000 — November 16, 2007 @ 9:17 am
Txikiok aurrera egiteko modu egokia da internet. Gure herriak ezautarazteko. Larrabetzu eta Alegia biztanle aldetik ere ez al dira antzekoak?
Comment by ibusg — November 16, 2007 @ 3:32 pm