Azaroko azoka
Astelehena, 2007 Azaroa 12Arrakasta. Arrakasta da jendeari entzun diodana atzo igandean, Azaroaren 11n (San Martin eguna), Alegian ospatu zen azoka bereziari buruz hitz egiterakoan. Giro ederra izan zen eta jende ugari.
Ondorio gisa:
Txanberiko intxaurrak direla herriko haundienak.
Euxebitoren porruk ere etzirela atzean geratzen.
Romanen kalabazina ere etzala makala.
Bixente ere ederto moldatzen dela barazki kontuetan.
Errotakoen pipar min ttikiak benetan minak direla.
Lasatarrak ogia ere badakitela egiten.
Garaialdetarren piperrak eta pikuak plazan izoztu egin zirela.
Aldabazaharrekoak azoketarako preparatuak daudela.
Kanki eta Dominikak bere txokoa ere izan zutela porru artean.
Aladaiondo sagardotegikoak
Ekhikoak perratzaile enperratuak direla.
Joxemiel Iturriotz-en postua izan zela gozoena.
Nati eta Xuarren maskotak izan zirela umeen gustokoenak.
Aralar institutuko ikasleok berotu zigutela tripe eta muturre.
Makina zaldi (behorrik????) badagoela herrian (Juanjo, Eñaut, Ibitarte, Etxeluze, …)
Kontxaneko pottokak pazientzia ederra dutela.
Etxarran badirela hainbat asto.
Eta argazkiak Juanjo Alustizak eman dizkidala.
zabaldu |
del.icio.us |





