Hitza: kazetaritza egiteko modu berria?
Ostirala, 2007 Azaroa 9Ez hoixe! Badirudi aurrerantzean “hainbat lagunek edota gizarte eragilek” hitzaren webgunean blogak izateko aukera izango dutela eta hitza, bertan sortzen den berrietaz elikatuko dela. Ez ote dute pentsatu hitzakoek, badirela hainbat talde, eskola, lagun, … jadanik blogak martxan dituztenak. Begira dezatela bestela txintxarrisfera adibide gisa.
Eta ez ote dute hitzakoek blog horietan sortzen diren berrietaz elikatu nahi? Alegiako Eskola, Albiztur, Berrobi eta Lizartzako eskoletako, Ikaztegietako eta Abaltzisketako eskoletako jadanik dituzten blogetatik sortutako berriek ez ote dute txokorik izango hitzan eta bai ordea Laskorain ikastolak (orain arte nik dakidanez behintzat blogarik ez duena). Edo lehen aipatutako eskolak beraien blogak utzi eta hitzaeren webgunean sortu behar ote dituzte aipatuak izan daitezen?
“zurea da hitza” txokoan gizabanakook albisteak bidaltzeko aukera omen dugu. Hori bai, bidali eta gero, hitzako “norbaitek” erabakiko omen du publikatu edo ez.
Ez ote du hitzak sarea arakatzeko asmorik eskualdeko berrien bila (portzierto gauza errexa jarioen bidez)?
Kazetaritza eredu berriak sarea arakatu behar du. Ez du bere orrialdean sartzen eta berria sortzen dutenetaz soilik elikatu behar. Hitzaren eredu berria aspaldi sortua dago; eitb, dv,… eredu berria omen den horrekin funtzionatzen dute.
gaur8.info begira ezazue kazetaritza berriaren eredu gisa. Ez galdu ezta ere zabaldu.com-eko komunitatea saltseatzeko aukera.
zabaldu |
del.icio.us |






nik uste hitzak tolosara gehiegi begiratzen duela eta horren ondorioz blogak tolosan bakarrik egiten direla uste dute. bestaldetik ikastola=euskara formula erabiltzen dute beti, beste eskolek ezer ezbalute egingo bezala arlo horretan.
zergatik ez dezu hitzara bidaltzen “Hitza: kazetaritza egiteko modu berria?” sarrera eskutitz gisa?
ondo izan
Comment by intxurre — November 10, 2007 @ 3:08 pm
Arrazoi osoa dezue biok. Askotan ahua betetze zaiunk herri ttikiri’re ahotsa eman behar zaiela ta antzeko kontukin, baño geo gertukonak ditunk okerrenak. Aspaldin kontuatuta gatxerenk Tolosaldeko Hitza gehienetan Tolosakoa besteik ez dala. Jakine denk behantzat errezena Tolosako berrik bilatzea dala, baño ez al lueke saiakera berezin bat in behar inguruko herrin ahotsa indartzeko? Zenbaitetan Tolosako asteroko perik Amezketako antzerki batek baño inportantzi gehio daukela emateink.
Comment by jon 2ktu — November 10, 2007 @ 7:16 pm
eta kuriosona bean webgunetik barrena publikatzen ez dana, jasotzeko asmorik ez dutela. Jakinik badiela hainbat blog lehendik martxan daudenak.
txintxarrisferatik ez al dute bada edan nahi!
Comment by ibusg — November 10, 2007 @ 8:05 pm
"Hitza": Kazetaritza egiteko modu berria?
Orain artean kritika onak besterik ez ditut entzun "Hitza" berrien inguruan. Publikoki, baita pribatuan ere. Besteak beste, mikroformatuak txertatu dituztelako (http://www.zabaldu.com/2862/quothitzaquot_berriek_mikroformatuak_integratu_dituzt…
Trackback by zabaldu.com — November 12, 2007 @ 8:22 am
Nire ustez, Hitza hedabide korporatibo bat dela ez duzue ahaztu behar. Bertan langileak daude eta beraien soldata irabazi behar dute. Gainera, albisteen aukeraketa egiterakoan egunkaria banatzen den eskualdeetan zertaz hitz egiten den eta zein ikuspuntutik kontrolatzen dute…
Bestalde, beraien gunean blogak sortzeko aukera emateak ez du zertan esan nahi jada martxan daudenen aurka dudenik. Tresna hori sortu edo sortzear badaude, logikoa ikusten dut publizitate pizkat egitea. Nire ustez, EiTBk daukan zuKZri zerbitzuaren antzeko sortu nahi dute. Koxka da, bertara albiste bat bidaltzerakoan, nahiz eta zu egilea izaten jarraitu, EiTBri eduki horrekin nahi duena egiteko baimena ematen diozula da (etekin ekonomikoak ateratzea barne):
http://mediablog.eitb24.com/zukzri/lege-oharra
Hitzakoak tontoak ez badira, antzeko formula bat erabiliko dute, azken finean beraiek ere enpresa bat dira, eta enpresa guztiek bezala, duten LEHEN helburua etekinak ateratzea da.
Artikulu honetan aipatzen diren blog gehienek eta Txintxarrisferako blog gehienek, copyright-a daukate (lizentziarik jartzen ez denean eskubide guztiak erreserbatuta daudela suposatzen da). Beraz, Hitzakoak legez kanpo arituko lirateke eduki horiek beraien webgunean kopiatu (aipatu baino gehiago) edo paperean inprimatuko balituzkete.
Azkenik, gai honi lotuta, pentsa zuek edukiak informatzeko sortzen dituzuela, eta Hitzakoak zuek kontura (paperezko publizitatearen bitartez eta abar) diru ateratzen ibiliko zirela. Creative Commons-eko “BY” lizentzia erabiltzen duzuenoi (”NC” klausularik gabe), ez zaizue hori txarra irudituko baina besteei agian bai…
Nire gomendioa Hitzakoekin hitz egitea da eta gauza guzti hauek kontutan izanda, akordio batera heltzea. Ziur nago Hitzakoek ez dutela inongo arazorik izango zuen albisteak ere erabiltzen (lan gehiegi ematen ez badie), hedabide korporatiborako ona delako.
Zein albiste argitaratu eta zein ez erabakitzearen kontura, arazoaren jatorria berdina da (dirua eta informazioa kontrolatzeak ematen duen boterea). Beraz, Zabalduko komunitatearen antzeko proiektu bat sortzen baduzue, zuentzat eta zuen irakurleentzat hobeto. Paperera salto egin nahi baduzue ere, primeran, ziur bait nago irakurleek irakurleek beraiek aukeratutako albisteak inprimatzea nahiago dutela. Nire ustez, GARAk Gaur8rekin egiten ari dena, nola edo hala, munduko hedabideetan etortzear dagoen eraldaketa gogor horretarako prestatzea da.
Beraz, gutxi-gutxika, pentsamolde aldaketa bat eman behar da bai egungo hedabideen barruan, bai egungo blogarien barruan, bai egungo irakurleen barruan. Ez etzi, gobernu zapaltzaile eta lege alproja batzuk dauden arren, Interneti esker munduko leku askotan adierazpen askatasuna eta informazio askatasuna hobera egiten ari dira eta. Hori uste dut nik behintzat!
Comment by Txopi — November 12, 2007 @ 10:09 am
Orain artean HITZA berrituen aurkezpenetan-eta esan dutenaren arabera, badute asmoa blogetako edukiak paperera eramateko, eta ez soilik HITZAren blogetakoak soilik. Eskualdeko blogarien albisteak eta iritziak aipatu zituzten, eta ez HITZAren blogetakoak soilik. Aipatzen dituzuen eskola horien eta beste hainbat blogen jakitun dira HITZAkoak, fijo, aurkezpenean-eta hori aipatu zutenerako. HITZA berrituaren lehen zenbakian ere horrelaxe esan zuten, gainera.
Bestalde, ez nuke esango ‘eredu berria’ aspaldi sortuta dagoenik. Iritzia emateko aukera ematen dute bai Eitb-k eta bai DVk (eta baita El País eta beste batzuek ere), baina nekez eramaten dute hori gero paperera. EITBko Zu Zeu Kazetari horrek horregatik ez du hainbesteko parte-hartzea: gero bideo horiek edota albiste horiek ez dituztelako albistegietan ematen. Eguraldiaren argazkiak, ordea, ematen dituzte, eta horrexegatik atal horrek erantzun handia du. Jendearen hitzak gero proiekzioa baldin badu beste euskarrietan, internet eta telebista, edota internet eta papera elkar-eragileak baldin badira, orduan askoz gehiago erantzuten du jendeak. Eta ulertu dudanez, hori da Hitzak egin nahi duena. Ideia, beraz, zoriontzekoa iruditzen zait. Azken batean, Indymedia bat, edota Gaztesarea bat, baina gero albisteak paperera pasatuz. Eta hori ez da prexixamente ez Eitb-ek, ez Gaur8k eta are gutxiago DVk egiten dutena.
Comment by Ipek — November 12, 2007 @ 11:06 am
“Eta kuriosona bean webgunetik barrena publikatzen ez dana, jasotzeko asmorik ez dutela. Jakinik badiela hainbat blog lehendik martxan daudenak”.
Hori idatzi duenak ez zuen HITZA berrituaren lehen zenbakia irakurri, edota ez zen aurkezpenera joan. HITZAk argi esan baitu eskualdeko blogarien iritzi, testu, informazio eta gainerakoak paperera eramateko asmoa duela aurrerantzean, beti ere iturria aipatuz.
Comment by Mikel — November 12, 2007 @ 11:30 am
hautsak harrotu (neurri apal batean noski) ote ditudan susmoa dut.
2007ko Abenduaren 9ko hitza mahai gainean dut. Behin eta berriz irakurri dut (egia esan bi aldiz). tolosaldekohitza.info-n surfeatzen ibili naiz. Behin eta berriz.
Paperezko edizioan ez dut inon irakurri, hitzakoak ez diren blogetatik elikatuko denik hitza. Hitzan sortutako blogetan idatzitakoetatik bai ordea. Besteak beste tolosako orixe, tolosako laskorain, tolosako hirukide, tolosako orfeoia, tolosako jatorkin, etabar
gainera tolosaldekohitza.info webgunean arakatu ostean ez dut hitzako blogak ez direnen txokorik aurkitu. Norbaitek lagunduko dit?
Bestalde, egia da txintxarrisferako blog gehienak (badira eskualdean blog gehiago) Creative Commons lizentzia dutela (nahiz eta batzuk ezer ez aipatatu jabetza intelektualari buruz; ez morala eta ez patrimoniala). (aipatu) BY-ekin denak. Eta agian norbait (EZ-Komertziatu) NC lizentziarekin. Baina hau ez da arazoa izan aurki.com, gaur8.info, edota zabalduko komunitatean agertzeko. Eta txintxarrisferako hainbat blog bertan gaude.
Eta azkenik ez dut uste indymedia eta hitza konpara daitezkeenik. Benetan.
Comment by ibusg — November 12, 2007 @ 9:14 pm