tontokaletik

Hitza: kazetaritza egiteko modu berria?

Ostirala, 2007 Azaroa 9
Kategoria: berriak, gizartea

Ez hoixe! Badirudi aurrerantzean “hainbat lagunek edota gizarte eragilek” hitzaren webgunean blogak izateko aukera izango dutela eta hitza, bertan sortzen den berrietaz elikatuko dela. Ez ote dute pentsatu hitzakoek, badirela hainbat talde, eskola, lagun, … jadanik blogak martxan dituztenak. Begira dezatela bestela txintxarrisfera adibide gisa.

Eta ez ote dute hitzakoek blog horietan sortzen diren berrietaz elikatu nahi? Alegiako Eskola, Albiztur, Berrobi eta Lizartzako eskoletako, Ikaztegietako eta Abaltzisketako eskoletako jadanik dituzten blogetatik sortutako berriek ez ote dute txokorik izango hitzan eta bai ordea Laskorain ikastolak (orain arte nik dakidanez behintzat blogarik ez duena). Edo lehen aipatutako eskolak beraien blogak utzi eta hitzaeren webgunean sortu behar ote dituzte aipatuak izan daitezen?

“zurea da hitza” txokoan gizabanakook albisteak bidaltzeko aukera omen dugu. Hori bai, bidali eta gero, hitzako “norbaitek” erabakiko omen du publikatu edo ez.

Ez ote du hitzak sarea arakatzeko asmorik eskualdeko berrien bila (portzierto gauza errexa jarioen bidez)?

Kazetaritza eredu berriak sarea arakatu behar du. Ez du bere orrialdean sartzen eta berria sortzen dutenetaz soilik elikatu behar. Hitzaren eredu berria aspaldi sortua dago; eitb, dv,… eredu berria omen den horrekin funtzionatzen dute.

gaur8.info begira ezazue kazetaritza berriaren eredu gisa. Ez galdu ezta ere zabaldu.com-eko komunitatea saltseatzeko aukera.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (8) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft