tontokaletik

Mondejuak. V

Larunbata, 2007 Azaroa 3
Kategoria: Argazkiak, gizartea

Alegiko mondejuak bialdikoak direla badakigu. Badira hainbet etxe oraindik mondejuak egiten dituztenak. Ondoko argazkietan goiko Margari eta Santos bere etxean mondejuak egiten agertzen dira. Argazkiak goiko Felix-ek pasa dizkit.
BubbleShare: Share photos - Thanksgivingtime!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Mondejuak. IV

Larunbata, 2007 Azaroa 3
Kategoria: gizartea

Mondeju zopa, mmmm! bero-beroa. Alegian eta inguruko herritan mondejua jan aurretik mondeju zopa jan ohi da. Baino zer da mondeju zopa? Hemen Imanol-ek esaten diguna.

Ardi haragiarekin eta hezurrekin(ahal dela burua) egindako saldatan, ogi xerra ondo bustita lortzen dugu mondeju zopa. Kontutan izan mondeju zopa ez dela mondejua egosteko urarekin egiten, horretarako egiten den ardiki saldarekin baizik.

Mondeju zopak egiteko lehenik eta behin salda egin behar da. Salda egiteko osagaiak ardi haragia, ardi hezurrak, porruk, tipulak, perrejila eta pipermina dira. Salda egin ostean zopa egin behar da. Horretarako, aipatutako salda irakiten dagoenean baserriko ogi txapataren xerrak bertara bota. Eta bertan utzi ogiak ondo busti arte.

Azkenik platerean blai dagoen ogi xerra jarri eta kitto.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft