wikitxintxarri
Asteazkena, 2007 Urria 24
Tixntxarrisferak badu wiki bat: wikitxintxarria. Wiki bat erabiltzaile desberdinen artean sortzen den webgune kolaboratibo bat da. Blogak, postak kronologikoki sailkatzen dituen webgunea den moduan, wikiak zuhaitz egitura hartzen du. Egitura hau dinamikoki aldatzen dihoalarik.
Wikitxintxarrik baditu hainbat atal; bat kideak izenekoa, bertan txintxarrisferakoa sentitzen den guztiak bertan izena eman dezake. Ea zenbateko zerrenda osatzen dugun. Beste bat Nola demontre atala da. Bertan, sortzen zaizkigun duda teknikoak (edo ez teknikoak) jar ditzakegu denon eskura. Ea norbaitek erantzuten digun. Erantzunak ere denon eskura geratuko direlarik. Lehengo bi galderei erantzuna eman diet: bikaturen youtubeko bideo txertatzekoarenari eta musikalegiren argazkia txertatzearenari.
Baditu atal gehiago ere. Bistazo bat emaiozue. Ea denon artean wiki txukun bat sortzen dugun. Prposamenka ere egin daitezke.
Oharra:Logo txukun bat ere beharko degu txintxarrisferarako. Zer iruditzen behie???
zabaldu |
del.icio.us |






Hai gatxik haunditzen!!Asko gustau zaiak ta launtza’re eskertzeit!!…Oain bideo ondo ikustea bakarrik falta dek!!
Biba gu!!
Comment by bikatu — October 24, 2007 @ 10:22 pm
ondo, ondo, ño baten batek e lana iteik eta…
Comment by txarli — October 24, 2007 @ 11:15 pm