Mondejuak. I
Astelehena, 2007 Urria 15
Ezagunak dira Alegian eta inguruko hainbat herritan (Ugarten, Bedaion, …) egiten diren mondejuak.
Mondejua ardi latxaren tripaki eta hesteez egindako hestebetea da. Eskuz egin ohi da. Arrautzak, porruak, pipermina, ardi seboa eta gatza dira bere osagi arruntenak. Aukerako osagaiak ardi tripakiak, tipula eta perrexila izan daitezke. Batzuk oreganoa edota ogi-mami pixkat ere botatzen diote. Dena txiki-txiki egin eta ardi hestean sartzen da.
Ondoren bi orduz egosi behar da su txikian.
zabaldu |
del.icio.us |





