tontokaletik

Paris sex museum

Asteazkena, 2007 Urria 31
Kategoria: berriak, gizartea

Jarraitzaile, hobe esan lagun (hitzat ziak iñaki) baten eskariari men eginez, hona hemen blog honen ildo kastoa hausteko lehen saiakera xumea. Nork daki abiapuntu bat besterik ez ote den eta hemendik aurrera profil erabat desberdineko jarraitzaileak gehitzen zaizkidan.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Elurra

Ostirala, 2007 Urria 26
Kategoria: Bideoak

Hemen duzue ikusteko, 2004ko iñauterietan bota zuen elurraren bideo bat. Ea gustokoa dezuen!


Eta tontokaletik-eko publikoa exigentea denez eta eskari partikular bati erantzuna eman nahiez, hurrengo bateab bideo pikante bat.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

wikitxintxarri

Asteazkena, 2007 Urria 24

Tixntxarrisferak badu wiki bat: wikitxintxarria. Wiki bat erabiltzaile desberdinen artean sortzen den webgune kolaboratibo bat da. Blogak, postak kronologikoki sailkatzen dituen webgunea den moduan, wikiak zuhaitz egitura hartzen du. Egitura hau dinamikoki aldatzen dihoalarik.

Wikitxintxarrik baditu hainbat atal; bat kideak izenekoa, bertan txintxarrisferakoa sentitzen den guztiak bertan izena eman dezake. Ea zenbateko zerrenda osatzen dugun. Beste bat Nola demontre atala da. Bertan, sortzen zaizkigun duda teknikoak (edo ez teknikoak) jar ditzakegu denon eskura. Ea norbaitek erantzuten digun. Erantzunak ere denon eskura geratuko direlarik. Lehengo bi galderei erantzuna eman diet: bikaturen youtubeko bideo txertatzekoarenari eta musikalegiren argazkia txertatzearenari.

Baditu atal gehiago ere. Bistazo bat emaiozue. Ea denon artean wiki txukun bat sortzen dugun. Prposamenka ere egin daitezke.

Oharra:Logo txukun bat ere beharko degu txintxarrisferarako. Zer iruditzen behie???

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

uniBERTSOa, 2ktu tuneatuta eta 1003 bixita

Asteartea, 2007 Urria 23
Kategoria: berriak, internet

uniBERTSOa nola sortu den ez dakitela? ja! ba guk bai; bestela galdetu Zazpi astoren gainean bertso eskolako kideei. Bloga sortu berri dute, ea zer kontatzen diguten. Nola kontatuko diguten badakigu eta (bertsotan noski).

Bi katu bloga tuneatuta etorri zaigu; tema aldatu du eta testuak euskaratuak agertzen hasi dira. Estetikaren garaia!
Txintxarrisferakoei ere mondeju jate plan-plin-plana proposatu digute. ea ba!

Bestalde balerditik ospakizunetan dago 1003 bixitari (1003 era ez 103 brandy-a bezala) “pasibo” izan ditu. Ea iruzkin gehio jartzen ditugun denon artean.

Txintxarrisfera indarrean dabil!!

PD: Logo baten beharrean gaude. Eta agian wiki batean ere bai (azken hau agian laster batean).

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Mondejuak. III

Asteazkena, 2007 Urria 17
Kategoria: gizartea

Noiz jaten dira mondejuak? Errexa, daudenean. Eta noiz egoten dira? gaur egun, ia urte osoan eros daitezke harategietan. Udara izango da urtaro bakarra mondeju gabe pasatzen duguna. Norbaiti, mondejuzko helatuak sortzen hastea okurritu arte.

Garai batean, mondejuak, artzaien eta artaldeen zikloaren arabera egiten ziren. Udaran, artaldeak Aralarren egoten dira. Udazkenean, hotzak iristean eta Aralar zuritzen denean hasten dira behekaldea jaisten. Orduan pasatzen dira artaldeak herritik. Eta hor egoten gara txintxarriok ardiak harrapatzeko prest mondeju goxoak egiteko. Ordainean, ardiek herria alfonbra txukun batekin uzten digute. Hau kaka pile!!! Eta udaberrian buelta Aralarrera. Aio mondeju!!!

Jendeak, mondejuak harategietan erosten ditu (matxiñanekoak omen dira hobenak); baina badira oraindik etxeetan egiten dituztenak ere. Etxe batean egindako mondeju berdexka (zuten porru kopuruagatik) on askoak jan izan dituk nik.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (3) erantzun

Mondejuak. II

Asteartea, 2007 Urria 16
Kategoria: gizartea


Menua ondokoa izan ohi da: hasteko mondeju zopa, gero mondejue eta honen ostean ardikie (ardi txuleta edo gixatue patatekin eta). Postre bezala intxaurrek eta gazta; ardi gazta noski. Eta noski hau dena ezin urarekin lagundu; ardoa edan behar.

Almax-a inork ez digu kenduko hau dena jaten badugu. Negu gorrian lanegun gogor baten ondoren jateko moduko menua. :-)

Menu “light”-a nahi dunearentzat badira hainbat alternatiba, adibidez Aldaba Zaharreko ogi integralarekin egindako mondeju zopa eta kitto. Edo, gaur egun, herriko harategietan saltzen dituzten dietako mondejuak eta entsalada. Edateko arterrekako ura eta postre bezala mantzanila infusio bero bat. :-P

Ahaztu aurretik Urriaren 20an aukera izango da Bedaioko Artubi Elkartean mondejuak dastatzeko aukera izango da. Informazio gehiago balerditik-en.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Mondejuak. I

Astelehena, 2007 Urria 15
Kategoria: gizartea


Ezagunak dira Alegian eta inguruko hainbat herritan (Ugarten, Bedaion, …) egiten diren mondejuak.

Mondejua ardi latxaren tripaki eta hesteez egindako hestebetea da. Eskuz egin ohi da. Arrautzak, porruak, pipermina, ardi seboa eta gatza dira bere osagi arruntenak. Aukerako osagaiak ardi tripakiak, tipula eta perrexila izan daitezke. Batzuk oreganoa edota ogi-mami pixkat ere botatzen diote. Dena txiki-txiki egin eta ardi hestean sartzen da.

Ondoren bi orduz egosi behar da su txikian.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Kanposantu zaharra.

Igandea, 2007 Urria 14
Kategoria: Bideoak

Kanposantu zaharra kentzen ari diren garai hauetan hemen duzue, “nostalgikook” :-P , nolakoa zen gogorarazten duen bideo, nola ez, txukun bat.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Che Guevara

Astelehena, 2007 Urria 8
Kategoria: Abestiak, Bideoak

Gaur 40 urte atxilotu zuten Bolivian Ernesto Che Guevara 31 urterekin; eta biharko egunez hil zuten.



Hasta siempre
Uploaded by LittleSkies

Eta nola ez, Carlos Pueblak sortutako abestia, berak kantatuta.


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Joko marrokiarrak

Astelehena, 2007 Urria 8
Kategoria: Bideoak, gizartea

Hemen ikus ditzakezue herriko haur batzuk joko marrokiar batean jolasean.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Pole position

Astelehena, 2007 Urria 1
Kategoria: Bideoak, gizartea

Kuriosoa benetan performantze hau:

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft