Mugimendua
Astelehena, 2007 Iraila 24
Objetiboki, ezin esan herri hau hilik dagoenik. Badira hainbat adierazle hau frogatzeko. Has gaitezen zerrenda osatzen.
Tontokalea eta kalebehera erabat berritzen ari dira. Baina ez zorua soilik; azpiegitura ere bai: gasa, zuntz optikoa, estolderia, … Argiak ere berriak jarri dira. Argi kutsadura murrizte arren suposatzen dut.
Bazurka industrialdea aurrera doa. Auzo txikian faltan botako ditugu garai batean bota zituzten Bazurka haundi eta txiki baserriak eta orain dela gutxi bota duten Belostegi baserria. Ea norbaitek baserri hauen argazkiak pasatzen dizkidan. Badirudi zutik iraungo duen baserri bakarra Bestitxe izango dela.
Kalebeheko festak arrakastatsuak izan dira. Jende piloa ibili da Erbeta frontoi inguruan. Musikalegin eskaini zaie antolatzaei Manu Chaoren abesti bat.
Txintxarrisfera inoiz baino indartsuagoa dago (ez da zaila
). Eskolako bloga gogotsu hasi da ikasturte berriarekin. Eduki eta itxura berriekin. Eskolako ikasleak ere ez dabiltza makal; begira bestela bere lanetako bat. Musikalegi ere sendotzen ari dela dirudi. Balerditik bera ere klasiko bat ari da bihurtzen. Eta nola ahaztu denen aitona den Ibarrako Liburutegiko bloga. Faltan botatzen dudana Bikatuko (2ktu, txarlik dioen bezala) kontuak dira. Non ote daude Derry eta Gasteizkoa. Txintxarriesferara sartzeko kandidatoak ere aipatu nahi nituzke, ea animatzen diren: Zazpi Astoren Gainean-ekoak, Intxurrekoak (futbola, bizikleta, …), Txintxarri abesbatzakoak, Gazte Asanbladakoena (nahiz eta aspaldi honetan hemen mugimendu handiegirik ez somatu), argazki taldekoena, mendi asanbladakoena, ….
Itxitako tabernak berriz ere irekitzen ari dira. Dendetan, kalean, parketan, ..jendea ikusten da. Azaroan ferie. Haur eskolaren usaina berriro antzematen da. Gurasoen indarra da nabaritzen ez dena. Eguneko zentroa. Ea gai hauekin Franconin hutsik segitzen duten gelekin zerbait egiten den, eraikin berririk egin gabe.
Bla, bla, bla, …..
zabaldu |
del.icio.us |






Herri honetan kalean egiteko dauden lan guztiak, udaletxearen ardura ez direla azpimarratu nahi nuke: Hor dira zenbait etxe, azpi, ibaiko pasealekura ematen duten burdinesi… nagusiak dituztenak. Hauetako zenbaiti ere entzun izan diot dena zaharkitua dagoenaren esaldia. Hemendik, beraien ardurak hartzeko gonbitea luzatu nahi nieke.
Eta espero dut, bestalde, kalea txukuntzen dutenean, herritar gehiago ikustea herrian xoxa batzuk uzten eta bizia ematen.
Comment by neoni — September 25, 2007 @ 6:20 pm
Nere erantzune txintxarriesferari buruz dijoa. Oso lan interesgarrie iten ai zeatela iruitze zait. Eta bereziki azpimarratu musikalegi. Oso gustoa irakurtzet eta hemendik hola jarraitzeko animatu nahi diot.
Comment by masusta — September 25, 2007 @ 7:06 pm