Tontokalean norabidea bakarra
Osteguna, 2007 Iraila 6
Egun hauetan tontokalea (bloga ez noski) kotxeentzat itxita daukagu gasa eta kalearen berritze lanagatik. Tontokalea kotxeentzat itxita izateak, nire ustetan ez du herriaren martxan gehiegizko eragin txarrik izan. Automobilez herria pasatzeko Amezketako bidea hartu eta kitto. Buelta handixeago egin behar.
Bestalde, orain arte badakigu tren geltokira joateko edota zubi berritik pasatzeko oinezkook dugun esparru eskasa. Bertako espaloietan ez dira elbarri baten aulkirik edota haur baten aulkirik sartzen. Benetan eskasa oinezkoentzako dagoen eremua. Automobilek ordea, bi norabide dituzte Tontokalen goi aldetik (intxurre elkarte ingurutik) Zubi Berrie pasa arte (Orendaingo kruzearte).
Bada, zergatik ez automobileentzat norabide bakarra ezarri zati horretan, oinezkoentzako espaloiak handituz?
Aukera paregabea ez al dago obrak amaitzean norabide bakar hori ezartzeko?
Oinezkook eskertuko genuke!
zabaldu |
del.icio.us |





