tontokaletik

Ez dago hizkuntza zailik…

Larunbata, 2007 Iraila 29
Kategoria: gizartea

Juan Carlos Moreno Cabrera, Madrileko Unibertsitate autonomoko kadetradikoak erdaldunek euskarari buruz dituzten hainbat topiko hausten ditu, “el correo español”en egindako elkarrizketa batean. Interesgarriak bere iritziak eta bitxiak Vocentoko (abc, diario vasco, correo español, …) kazetariaren galdera maltzurrak.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Aluaren alua!!!

Osteguna, 2007 Iraila 27
Kategoria: berriak


Kanpotarrak Lizartzaren izena erabiliz, blogetan idazten hasi diren honetan, eskertuko nuke Lizartzarrak, bertakoak, bere herriaren berri emango baligute. Lizartzarren ikuspegia zein den jakiteko. Lerro honetatik, lizartzarrei elkartasuna adieraziz, blogari bihurtzea animatzen ditut.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Mugimendua

Astelehena, 2007 Iraila 24
Kategoria: berriak

Objetiboki, ezin esan herri hau hilik dagoenik. Badira hainbat adierazle hau frogatzeko. Has gaitezen zerrenda osatzen.

Tontokalea eta kalebehera erabat berritzen ari dira. Baina ez zorua soilik; azpiegitura ere bai: gasa, zuntz optikoa, estolderia, … Argiak ere berriak jarri dira. Argi kutsadura murrizte arren suposatzen dut.

Bazurka industrialdea aurrera doa. Auzo txikian faltan botako ditugu garai batean bota zituzten Bazurka haundi eta txiki baserriak eta orain dela gutxi bota duten Belostegi baserria. Ea norbaitek baserri hauen argazkiak pasatzen dizkidan. Badirudi zutik iraungo duen baserri bakarra Bestitxe izango dela.

Kalebeheko festak arrakastatsuak izan dira. Jende piloa ibili da Erbeta frontoi inguruan. Musikalegin eskaini zaie antolatzaei Manu Chaoren abesti bat.

Txintxarrisfera inoiz baino indartsuagoa dago (ez da zaila :-P ). Eskolako bloga gogotsu hasi da ikasturte berriarekin. Eduki eta itxura berriekin. Eskolako ikasleak ere ez dabiltza makal; begira bestela bere lanetako bat. Musikalegi ere sendotzen ari dela dirudi. Balerditik bera ere klasiko bat ari da bihurtzen. Eta nola ahaztu denen aitona den Ibarrako Liburutegiko bloga. Faltan botatzen dudana Bikatuko (2ktu, txarlik dioen bezala) kontuak dira. Non ote daude Derry eta Gasteizkoa. Txintxarriesferara sartzeko kandidatoak ere aipatu nahi nituzke, ea animatzen diren: Zazpi Astoren Gainean-ekoak, Intxurrekoak (futbola, bizikleta, …), Txintxarri abesbatzakoak, Gazte Asanbladakoena (nahiz eta aspaldi honetan hemen mugimendu handiegirik ez somatu), argazki taldekoena, mendi asanbladakoena, ….

Itxitako tabernak berriz ere irekitzen ari dira. Dendetan, kalean, parketan, ..jendea ikusten da. Azaroan ferie. Haur eskolaren usaina berriro antzematen da. Gurasoen indarra da nabaritzen ez dena. Eguneko zentroa. Ea gai hauekin Franconin hutsik segitzen duten gelekin zerbait egiten den, eraikin berririk egin gabe.

Bla, bla, bla, …..

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Angela Maria

Asteazkena, 2007 Iraila 19
Kategoria: Abestiak, gizartea

Hurrengo bideoan, Angela Maria Iparragirreren emaztearen kalebeheko jaiotetxearen aurrean bertsotan ageri dira txintxarri batzuk. Bedaio3000 eta Intxurrek dioten bezala ekitaldi hau 2006ko Santa Xixili egunean egin zen, hau da, Azaroaren 22an. Egun honetan Loatzo Musika Eskolako eguna ospatu zen Alegian.
A! eta ahaztu baino lehen bideo grabazioa Txarlik egina da eta edizioa ni neronek. Aurreko bideoa bezala.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Trapu zaharrak!

Asteartea, 2007 Iraila 18
Kategoria: Abestiak, Bideoak

Iparragirreren emaztea, Angela Maria, Alegiakoa zen; kalebehekoa. Bideoan ikus ditzakezue txintxarriak Angela Mariaren jaiotetxearen atarian “Trapu Zaharrak” kantatzen. Nire memoriak ez badit failatzen iazko irudiak, hau da, 2006koak direla esango nuke. Ea, denak kantatzera …

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (3) erantzun

Ateak

Igandea, 2007 Iraila 16
Kategoria: gizartea

Begira itzau kalegoitik kalebehera bitarteko eskatzetako ateak. Ederrak, ez? Ea, asmatzen duzun zein nongoa den.
This album is powered by BubbleShare - Add to my blog

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

2007ko festetako bertso saioa

Astelehena, 2007 Iraila 10
Kategoria: gizartea

Hemen dituzue aurtengo herriko festetan, gure boulevard paregabean egin zen bertso saioaren hainbat argazki eta audioa. Bertsolariak, nola ez, eta argazkietan ikus daitekeenez herrikoak izan ziren.
This album is powered by BubbleShare - Add to my blog

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Tontokalean norabidea bakarra

Osteguna, 2007 Iraila 6
Kategoria: gizartea

Egun hauetan tontokalea (bloga ez noski) kotxeentzat itxita daukagu gasa eta kalearen berritze lanagatik. Tontokalea kotxeentzat itxita izateak, nire ustetan ez du herriaren martxan gehiegizko eragin txarrik izan. Automobilez herria pasatzeko Amezketako bidea hartu eta kitto. Buelta handixeago egin behar.

Bestalde, orain arte badakigu tren geltokira joateko edota zubi berritik pasatzeko oinezkook dugun esparru eskasa. Bertako espaloietan ez dira elbarri baten aulkirik edota haur baten aulkirik sartzen. Benetan eskasa oinezkoentzako dagoen eremua. Automobilek ordea, bi norabide dituzte Tontokalen goi aldetik (intxurre elkarte ingurutik) Zubi Berrie pasa arte (Orendaingo kruzearte).

Bada, zergatik ez automobileentzat norabide bakarra ezarri zati horretan, oinezkoentzako espaloiak handituz?
Aukera paregabea ez al dago obrak amaitzean norabide bakar hori ezartzeko?

Oinezkook eskertuko genuke!

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Txintxarrisfera

Astelehena, 2007 Iraila 3
Kategoria: gizartea

Txintxarrisfera, hau da, Alegiako blogosfera handitzen ari zaigu. Oraingo honetan Silberrek musikalegi bloga sortu du. Izenak dioenari erreparatuz, ez da oso haztia izan behar zertaz doan jakiteko. Zorte on bidai honetan.

Handitzen doan txintxarrisfera hau aireatu asmoz, gaurtik aurrera tontokaletikeko eskubiko zutabean txintxarrisferako hainbat blogen (Ibarrako liburutegia, bi katu, balerditik, musikalegi, Alegiako eskola, Alegiako eskolako ikasleak,…) azken postak ikus ditzakezue. Hau feevy-ri esker.

Baino, zeintzuk osatzen du txintxarrisfera? Alegian sortutakoak? Alegiari buruzkoak? Alegiarrak egindakoak? Auskalo!

Portzierto, txintxarrisferarako kandidato gehiago ba al dago?

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (3) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft