tontokaletik

Zahagiardoa I

Asteazkena, 2007 Uztaila 18
Kategoria: gizartea

Munduak badu Alegiari zer eskerturik. Zahagiardoa izango da Alegiak Planetaren historiari (historiari baino gizakioi esatea zuzenagoa litzateke) egin dion ekarpen esanguratsuenetarikoa eta singularrenetarikoa.

Eta zer da, Txintxarriok hain maitea eta sustraitua dugun zahagiardo hau?

Taldean afaltzeko modu bat da. Afaria zutik egiten da leku ireki batean (herriko plazan adibidez). Bakoitzak (familiak, lagun taldeak, bikoteak, hirukoteak, bakarkakoak, …) bere jana eraman behar du (bokatak, kaxuelak, gazta,…). Etxean egina edota denda-taberna-jatetxe batean erosita. Eta edaria, ardoa noski, eta azpiegitura (mahaiak: astoak eta oholak) zahagiardoa antolatzen duenak jarrri behar ditu. Ardoa suelto eta doan denontzat. Zahagiardoa hasteko ordua inoiz ez dut ikusi idatzita; beti “ondoren zahagiardoa” bezelako formulak erabiltzen dira. Baino, idatzi gabeko lege bat balitz bezala 21:00etan denak txintxo-txintxo zahagiardoa martxan jartzen dugu. Beti 21:00etan.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

erantzunak »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://tontokaletik.blogsome.com/2007/07/18/zahagiardoa-i/trackback/

Oraindik erantzunik gabe.

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft