tontokaletik

Aitor Sarasola eta WC

Asteazkena, 2007 Maiatza 30
Kategoria: berriak

Pasa den igandean ospatutako udal hauteskundeen emaitzaren arabera EAE-ANVko Aitor Sarasola izango da herriko alkate berria. Emaitzen arabera EAE-ANVk 499 bozka jaso ditu (%63,32a) eta 8 zinegotzi: Aitor Sarasola, Maider jauregi, Hektor Colinas, Eider Zubillaga, Patxi Renobales, Joxe Manuel Oiartzabal, Joxe manuel Garaialde eta Jose Luis Beain. Eta PSOEk 67 bozka (%8,50a) eta lehen aldiz zinegotzi bat lortu du: Ana Isabel Germán Castaño. Kanpotarra bera, auskalo nongoa; gure herriaren diztirak liluratuta erakarria izan dena. Zerrendetako profesional bat, 1.999ko udal hauteskundeetan Hernanin PSOEren zerrendan 12.a aurkeztu zena.Tontokaletik blogan izango duzu Anaixabel (barkatu konfiantza) herria ezagutzeko aukera paregabea.

Lehen lan gisa, Anaixabel, irudian agertzen den herriko komonean (en el WC Anaixabel) herritarrontzat txartel izendatzaile bat eta komoneko papera jartzen has zaitezke, mesedez. Komoneko ixipu (escobilla de WC,  Anaixabel) bat jartzea ere eskertuko nizuke. Aurreko Udalak, komona erabat utzita zuen eta.

 

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

4 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://tontokaletik.blogsome.com/2007/05/30/aitor-sarasola-eta-wc/trackback/

  1. Arrazoi dek, ea papera jartzen duten komunean, badakik beti tantoren bat jutek eskuta ta, paperik ez dagoenez galtzetan sekatu behar.

    Comment by kaleberatik — May 31, 2007 @ 4:30 am

  2. Analista fiña hiaz hi! kabroi halakoa…
    Hire erantzunean 8+1 aurreikusi huen (aurreko hauteskundeetako datuak estrapolatuz) bai eta asmatu ere! Baina PPk bat ere lortu ez izanak harritzen nau. Non dago emaitzen analisia? nik 60 burugabe baietz esan nuen, eta PSEk bakarrik 67 lortu ditu (hauek denak ezin esan burugabeak direnik…), baina, zenbat PPk? Eta non kristo sartu dira PeNegoziante guztiak? ez al dute boturik eman? batzar nagusietarako ere ez?

    ea analisi hori…

    Comment by joxe-moxe — May 31, 2007 @ 8:52 am

  3. Buru(g/j)abeak? Foru aldundirako PP + PSOE: 29 + 41 (70) eta Udalerako PP + PSOE: 33 + 67 (100). Beraz 30 bozka prestatuta PNV, EA edo EB-tik. Nondik ote?
    eta EAE-ANV foru aldundirako: 333 eta udalerako 499; beraz 166 bozka prestatuta PNV, EA edota EB-tik. Nondik ote?

    PNVistak herrirako txuri bozkatzeko deia zabaldu zuten. PNVk GFArako 227 eta Udalerako txuriak 189. Beraz 38 boto prestatu dituzte. Nora joan ote dira?

    EA eta EBk bien artean 160 jaso dituzte. Kasi EAE-ANVk jaso dituenak prestatuta (-6). Beraz 6 PNVista ANVra.

    Eta beste 32 PNVistak? PP eta PSOEk 30 boto prestatuta jaso dituzte. Kasi kasi falta zaizkigun 32 PNVista horiek (-2).

    Beraz bi PNVista non geratu zaizkigu? errexa da, GFA eta Udalerako boto diferentzia 2 botokoa izan da. Beraz 2 PNVistak ez dute Udalerako botatu, baino bai GFArako.

    TXAN_TXAN!!!!! Ni bai estadista fina. Joder! Noiz kontratatuko ote naute horrelako analisi objektiboak egiteko. Nerea zientzia dek.

    Comment by Administrator — May 31, 2007 @ 11:21 am

  4. Hi, txikito, analisi hori ezin duk erantzun bezala laga… Blogeko sarrera bat izatea merezi dik! Jar ezak, denek ondo ikusteko moduan, blogaren leku pribilejiatu batean, eta titulua jartzen lagunduko diat: “Peneuvistek nahiago dute kanpotar ezezaguna bertako herritarra baino”. Haundiz.

    Comment by joxe-moxe — June 15, 2007 @ 12:36 pm

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft