tontokaletik

PSE-EE / PSOE: kanpotarrak herrian

Astelehena, 2007 Maiatza 14
Kategoria: berriak, gizartea

 

Gaur jaso dut PSE-EE/PSOE alderdiaren 2007ko udal hauteskundeetako hautagai-zerrenda eta baita ere alderdi horren Alegiarako "eginiko" triptikoa. Triptikoan, alkategaiaren argazkirik ez dut ikusi; agian Alegiakoa ez delako eta andere honek herria ez duelako ezagutu ere egiten. Zerrendako beste partaideak bezala.

 

Eta nik galdetzen dut:

nola pentsatzen dute herria gobernatzea ez badakite tontokalea non dagoen ere?

nola etiketatuko dute Alegia tagzanian xaxti ez badakite non dagoen ere?

noiz antolatuko dizkigute zahagiardoak? urriaren 12an?

nola sustatuko dute herriko mondejugileen lana, mondejue zer den ez badakite ere edota mondeju zopak nazka ematen badiete?

Intxurrerako bidea GoogleEarth-en bilatuko ote dute?

Second life-n Udaletxe berri bat eraiki eta bertatik gobernatu nahi ote gaituzte?

Txintxarriok "cencerros" bilakatu nahi ote gaituzte?

"Euskadi eraiki nahi dugu Udaletatik" diote. Horrela bada, ni Second life-era noa. aio

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

erantzun 1 »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://tontokaletik.blogsome.com/2007/05/14/pse-ee-psoe-kanpotarrak-herrian/trackback/

  1. Ez duk arrazoirik falta, baina baietz zenbait boto jaso zerrenda horrek! emaitzak jakindakoan esango diguzu, ea zenbat burugabe dagoen Alegian.

    Comment by joxe-moxe — May 16, 2007 @ 10:47 am

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft