Aitor Sarasola eta WC
Asteazkena, 2007 Maiatza 30Pasa den igandean ospatutako udal hauteskundeen emaitzaren arabera EAE-ANVko Aitor Sarasola izango da herriko alkate berria. Emaitzen arabera EAE-ANVk 499 bozka jaso ditu (%63,32a) eta 8 zinegotzi: Aitor Sarasola, Maider jauregi, Hektor Colinas, Eider Zubillaga, Patxi Renobales, Joxe Manuel Oiartzabal, Joxe manuel Garaialde eta Jose Luis Beain. Eta PSOEk 67 bozka (%8,50a) eta lehen aldiz zinegotzi bat lortu du: Ana Isabel Germán Castaño. Kanpotarra bera, auskalo nongoa; gure herriaren diztirak liluratuta erakarria izan dena. Zerrendetako profesional bat, 1.999ko udal hauteskundeetan Hernanin PSOEren zerrendan 12.a aurkeztu zena.Tontokaletik blogan izango duzu Anaixabel (barkatu konfiantza) herria ezagutzeko aukera paregabea.
Lehen lan gisa, Anaixabel, irudian agertzen den herriko komonean (en el WC Anaixabel) herritarrontzat txartel izendatzaile bat eta komoneko papera jartzen has zaitezke, mesedez. Komoneko ixipu (escobilla de WC, Anaixabel) bat jartzea ere eskertuko nizuke. Aurreko Udalak, komona erabat utzita zuen eta.
zabaldu |
del.icio.us |

Txintxarriok badugu lan berri bat: Alegia tagzanian etiketatzea, oraindik ez baitago ezer etiketaturik. Zer etiketatu dezakegun? baserriak, eraikinak, mendi tontorrak, … ibilbideak ere markatu daitezke. Adibide bat ikusteko jo ezazue Donostiara eta ikusi bertan markatutako leku desberdinak eta toki horiek markatzeko erabili diren etiketak. Etiketatze lana egiteko 




