tontokaletik

Estatistikak

Astelehena, 2007 Apirila 16
Kategoria: Bideoak

Estatistika zientzia maltzurra da. Bere helbururik nagusiena datu multzo baten sintesia edo laburpena egitea omen da. Denok uler dezagun, suposa bi pertsona eta oilasko bakar bat ditugula.  Eta pertsona  bakar batek oilasko osoa jan duela eta besteak ezertxo ere ez. Bada estatistikak dio batazbestekoa eginez bien artean oilasko bat jan dutela, hau da, bakoitzak oilasko erdi bana. Kupida gabea benetan.

Blogako atzipen estatistikak behatuz ustekabe ugari aurki daitezke. Hilabete honetako lehen lau egunetako atzipen datuak ikusiz gero marka guztiak haustera nengoela uste nuen. Apirilaren 2an 17 lagun desberdin blogean surfeatzen. Hau poza. Baina Aste Santuak gauzak bere lekuan uzten ditu. Erabiltzaileok interneten nabigatzen egon beharrean, urtean zehar egindako pekatuak garbitzeko asmoz penitentzia egiten aritu gara. Ez dugu betarik izan alegiazko tontokale honetan zehar  ibiltzeko.
Badakizue gutxienez bi tontokale badirela bata erreala eta bestea alegiazkoa (birtuala), hau da blog hau. Eta prest egon behar dugu zer laster batean agian second life-n hirugarren tontokalea eraiki beharrean izango gara eta.

Ez dakit ez eta zergatik Alianzo-ko zerrendan (blogen ranking-a delakoan) blog zoragarri honek zerrenda handitzen doan heinean beherunzko joera hartzen duen. Estatistika ote errudun. Kriterio kualitatiboari kuantitatiboa gailenduko ote zaio?

AHTri buruzko galdeketa burutu ostean, parte hartze baxuaren hika-mika etorri da. Beti ere bozkatu dutenen parte hartzea kuantitaiboki neurtuz soilik. Berriro ere estatistika. Parte hartzea baxua izan omen da %31 ingurukoa. Kuantitabikoki halaxe da. Baina galdeketaren adibidea eredugarria da bere horretan ere.  Eta pertsonok ereduetaz ikasten dugunez, badakigu ….. heziketa da bidea.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft