Alegiarrok AHTren aurka azaldu gara, gaur burutu den herri galdeketan.
Igandea, 2007 Apirila 1Gaur, Apirilaren 1ean, Alegian AHTri (Abiadura Handiko Trena) buruz burutu den herri galdeketan parte hartu dutenen %95a AHTren aurka dago.
Emaitza honakoa izan da:
Errolda: 1.448 (16 urtetik gorakoak)
Parte hartzea: 451 (%32)
“AHTren aldekoa zara” galderari emandako erantzunak:
Balio gabeak: 2
Txuriak: 2
Baiezkoak: 21
Ezezkoak: 426 (%95)
Zoriontzekoak dira, erreferendum hau sustatu duten herritarrak egin duten lanagatik eta baita ere ekimen mota hauek ahal bideratzen dituzten Udal Ordenantzak.
Burutuko den hurrengo galdeketaren zain geratzen gara Alegiarrok. Auskalo ze galderari buruz? Agian, Alegiarrok Franconi Fundazioaren erabilpenari buruz dugun iritziari erantzueko? Nork daki?
zabaldu |
del.icio.us |



Alegiarrak AHTren aurka azaldu dira, gaur burutu den herri galdeketan
Gaur, Apirilaren 1ean, Alegian AHTri (Abiadura Handiko Trena) buruz burutu den herri galdeketan parte hartu dutenen %95a AHTren aurka dago. Emaitza hauek izan dira …
Trackback by zabaldu.com — April 1, 2007 @ 8:30 pm
Aupa Iñigo,
Asko pozten nauk gutxienez alegitar bat izatea geure herriko goraberak Interneten ere zabaltzen dituena. Zorionak eta urte askotarako!
AHTren herri galdeketa; bai, izango zituen akatsak baino denen gainetik herritarrok gure iritzia eman ahal izan dugu, bien bitartean politiko gehienei ahoa betetzen zaie demokrazia dela sistemarik hoberena guri saldu nahien, baina, adibide bezala, datozen elekzioetan udaletxeak osatzeko izan arren oraindik ez diot inori entzun udaletatik eta herriari begira zer proposatzen diguten. Betikoa, edo nazionalismo espainola edo euskalduna aukeratu beharko dugu, denok dituzte bere heroiak, ikurrak, ikurrinak eta jainkoak; eta jakina da “el que parte y reparte se queda con la mejor parte”.
4 urtez behin botoa eman eta gero saldu diguten gauz bakarretakoa bete ez (Bakea) eta beste milaka gauz aipatu ere egiten ez dituztenak beraien interes exkaxaren konbenientzitz guri bete arazi.
Beraz, herri galdeketetan zer ikasi asko izango dugu baino behintzat badakigu zer eta zertarako ematen dugun geure botoa eta gaizki eginak hanka sartuz eta ateraz (beste galdeketak?) ikasiko dugu geurekasa.
DEMOKRAZI ZUZENA - HERRIAREN DEMOKRAZIA!
Comment by Juanjo Irazusta — April 2, 2007 @ 1:28 pm
Aupa, benetan poztekoa da botoemaileen %95 ezekoa izatea, baño penagarrie da parte-hartze baxua, ez dakit, ez ta ez dut huste abstentzio aktiboa izan denik. Jendearen pasotismoa eta konformismoa delakoan nago. Erlijio-diktadurarekin lortu etzutena neoliberalismo kapitalistarekin lortzen ari dira, gizarte lokartua.
Ala ere Alegiko herriak erakutsi du zein den bere nahia, eutsi horri.
Ez Alegin ta ez iñun AHT ta modelo desarrollista-txikitzailerik ez!
Comment by bedaio3000 — April 3, 2007 @ 1:20 am