Aprilaren 1ean AHTri buruzko erreferenduma burutuko da Alegian.
Ostirala, 2007 Martxoa 16
Abiadura Handiko Trenari (AHT, TGV, AVE)ri buruzko herri galdeketarako data jarri da: 2007ko Apirilaren 1a.
Bigarren aldia izango da herriari zuzenean zerbaiti buruz galdetuko zaiona. Oraingo honetan AHTri buruzko erreferenduma egingo da. Eta “AHTren aldekoa zara?” galderari erantzun ahal izango diogu herritarrok.
Galdeketa hau martxan jartzeko, lehenik sinadura bilketa bat egin zen eta Udal ordenantzak dioen bezala populazioaren %7aren sinadura bilduz gero, Udala derrigortuta dago erreferenduma antolatzeko.
Lehenengo erreferenduma 2005eko Otsailaren 12-13an izan zen; orduan, herriko kaleak (kalebehera, tontokalea eta kalegora) oinezko bilakatzeari buruz galdetu zen. Ariketa benetan demokratikoa galdeketarena. Nahiz eta lehen galdeketa hartan, gutxi batzuk ariketak berak zuen garrantziari baino forma gaiei garrantzi gehiago eman izan nahi (16 urtetik gorakoak bozkatzeko aukera izatea, hainbat herritar zensoan ez egotea: larraitzekoak besteak beste, ..). Badakizue akzioa dagoenean soilik erreakzionatzen dute batzuk; herri hizkeran erreakzionario gisa ezagunak direnak.
Eta aurreneko galdeketa hura gogora ekartzeko hona hemen bideoa:
zabaldu |
del.icio.us |






Aprilaren 1ean AHTri buruzko erreferenduma burutuko da Alegian.
Abiadura Handiko Trenari buruzko herri galdeketarako data jarri da, Alegian: 2007ko Apirilaren 1a. Bigarren aldia izango da Alegitarrei zuzenean zerbaiti buruz galdetuko zaiena. “AHTren aldekoa zara?” galderari erantzun ahal izango zaio.
Trackback by zabaldu.com — March 17, 2007 @ 8:49 pm
ekimen honek beste blog batzuetan ere bere oihartzuna izaten ari da. begiratu bestela “http://www.bideoak.info/” orrialdean.
Comment by juanjo — March 19, 2007 @ 10:05 am