tontokaletik

San Juan Kalea

Igandea, 2007 Martxoa 4
Kategoria: berriak

San Juan kalea zahartuta dagoenez, berrikuntza lanekin hastekoa omen da Udala. Berrikuntza erabatekoa izatekotan eta santuaren lanbideari zintzoki jarraituz, kalea birbataiatu behar litzateke; noski beti ere izen berri bat emanez hain dotorea eta txukuna geratuko den gaur egungo kale bakar honi. Bakarra diot, hirutan bihur daitekeelako bakar hori. Eta nola? beti ezagutuak eta izendatuak izan diren izenak erabiliz.

Pentsa, “non bizi haiz?” galderari “Kalegoiko 4.goan” erantzutea. Edota “Kalebeheko 17.ean“. Eta ederrena “Tontokalea 8, 2. A 20260 ALEGIA” helbidetzat izatea.

Eta norbaitek erantzungo al luke galdera hau: Nola esaten da “Kalegorakoa” edo “Kalegoikoa”? “kalegoran” edo “kalegoien”? Gastesik bere hitzaldian behin eta berriz Kalegoien esaten zuen eta inoiz ez Kalegoran.

Eta beste hau: Kalebeherakoa? kalebehekoa? Ez ahaztu beherako hitzaren beste sinonimo batzuk ” sabeleko, sabeldura, zirineri, uxara eta deskonposizioa” direla. ;-P

Inondik inora nahasketarik ez duena tontokalea da. Nahiz eta sinonimoak bilatzen hasiz gero ugari aurkitu: Lerdo, ergel, tentel, memelo, lelo, txepel, mozolo, inozo, babo, tuntun.
Hainbeste sinonimo aurkitzeak segurtasuna ematen dit blogaren izena aldatu behar izanez gero.

Ikusten duzuenez herritarrok beti erabiltzen ditugun izenak askoz ere joku gehiago ematen dute orain duen izen lineal, aspergarri eta zuzen horrek baino. Orain da garaia aldatzeko!!!

PD: Kalebehe(ra)tik hasi eta kalegoiko azken puntaraino zuntz optikoa pastzeak ilusio handia ematen dit.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu | 

2 erantzun »

Post honen Trackback-a egiteko URI-a honako hau da: http://tontokaletik.blogsome.com/2007/03/04/san-juan-kalea/trackback/

  1. ni hasita natxok aspaldi izen hori (nere kasun kalebera 21) erabiltzen. korreosekokin etzeok problemik ederki allatzeituk postak, baño Agentzitik (Seur eta horelakok) etortzeitukenen pixkat galduta ibiltzeituk :-)
    Izen herrikoiak kaleentzako!

    Comment by kalebera3000 — March 5, 2007 @ 8:20 am

  2. Netzat kale izenak herrik ibiltzeitunak izan behar lieke.Enatxok alegin bizi ta eguarri ingurun kuadrilekoi postala bialdu nai nitxekean…baino inork ba al zekik ixkina ze kaletan daun, “ofizialki”!!Herrikontzako errexa dek:
    Ixkina Taberna
    Tontokalea X
    20260
    Alegia
    (Gipuzkoa)
    Esan beharra zekeat postala ailatu zala, izane alegi eztek New York!!
    P.D:Earra bloga, “sustatun” bidez jakin nin honen berri ta oain asten behin behintzat beidatu ttiki bat emate ziot.

    Comment by ale(r)gia — April 13, 2007 @ 1:45 pm

Post honen erantzunen RSS jarioa.

erantzuna sartu

Lerro eta paragrafo jauziak automatikoki egiten dira, e-mail helbidea ez da inoiz pantailaratuko, HTML baimendua: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: goian agertzen den testua berridatzi, mesedez.


Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft