tontokaletik

San Juan Kalea

Igandea, 2007 Martxoa 4
Kategoria: berriak

San Juan kalea zahartuta dagoenez, berrikuntza lanekin hastekoa omen da Udala. Berrikuntza erabatekoa izatekotan eta santuaren lanbideari zintzoki jarraituz, kalea birbataiatu behar litzateke; noski beti ere izen berri bat emanez hain dotorea eta txukuna geratuko den gaur egungo kale bakar honi. Bakarra diot, hirutan bihur daitekeelako bakar hori. Eta nola? beti ezagutuak eta izendatuak izan diren izenak erabiliz.

Pentsa, “non bizi haiz?” galderari “Kalegoiko 4.goan” erantzutea. Edota “Kalebeheko 17.ean“. Eta ederrena “Tontokalea 8, 2. A 20260 ALEGIA” helbidetzat izatea.

Eta norbaitek erantzungo al luke galdera hau: Nola esaten da “Kalegorakoa” edo “Kalegoikoa”? “kalegoran” edo “kalegoien”? Gastesik bere hitzaldian behin eta berriz Kalegoien esaten zuen eta inoiz ez Kalegoran.

Eta beste hau: Kalebeherakoa? kalebehekoa? Ez ahaztu beherako hitzaren beste sinonimo batzuk ” sabeleko, sabeldura, zirineri, uxara eta deskonposizioa” direla. ;-P

Inondik inora nahasketarik ez duena tontokalea da. Nahiz eta sinonimoak bilatzen hasiz gero ugari aurkitu: Lerdo, ergel, tentel, memelo, lelo, txepel, mozolo, inozo, babo, tuntun.
Hainbeste sinonimo aurkitzeak segurtasuna ematen dit blogaren izena aldatu behar izanez gero.

Ikusten duzuenez herritarrok beti erabiltzen ditugun izenak askoz ere joku gehiago ematen dute orain duen izen lineal, aspergarri eta zuzen horrek baino. Orain da garaia aldatzeko!!!

PD: Kalebehe(ra)tik hasi eta kalegoiko azken puntaraino zuntz optikoa pastzeak ilusio handia ematen dit.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft