tontokaletik

Neska politte!

Larunbata, 2007 Martxoa 24
Kategoria: Argazkiak


www.flickr.com

Hemen dituzue Lourdes Jaca Alegiako ikastolako irakaslea izandakoaren argazki bilduma bat. Eskaneatze kontua Gloria eta Juan Jauregi anai arrebei eskertu behar diegu. Lan bikaina hiruena. Eleganteak benetan. Abestiak dioen bezla “urteak ez dira alperrik pasatzen”. Ea asmatzen duzun nor den nor; neskatxa hau zein ote da?

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Aprilaren 1ean AHTri buruzko erreferenduma burutuko da Alegian.

Ostirala, 2007 Martxoa 16
Kategoria: berriak, AHT

Abiadura Handiko Trenari (AHT, TGV, AVE)ri buruzko herri galdeketarako data jarri da: 2007ko Apirilaren 1a.

Bigarren aldia izango da herriari zuzenean zerbaiti buruz galdetuko zaiona. Oraingo honetan AHTri buruzko erreferenduma egingo da. Eta “AHTren aldekoa zara?” galderari erantzun ahal izango diogu herritarrok.

Galdeketa hau martxan jartzeko, lehenik sinadura bilketa bat egin zen eta Udal ordenantzak dioen bezala populazioaren %7aren sinadura bilduz gero, Udala derrigortuta dago erreferenduma antolatzeko.

Lehenengo erreferenduma 2005eko Otsailaren 12-13an izan zen; orduan, herriko kaleak (kalebehera, tontokalea eta kalegora) oinezko bilakatzeari buruz galdetu zen. Ariketa benetan demokratikoa galdeketarena. Nahiz eta lehen galdeketa hartan, gutxi batzuk ariketak berak zuen garrantziari baino forma gaiei garrantzi gehiago eman izan nahi (16 urtetik gorakoak bozkatzeko aukera izatea, hainbat herritar zensoan ez egotea: larraitzekoak besteak beste, ..). Badakizue akzioa dagoenean soilik erreakzionatzen dute batzuk; herri hizkeran erreakzionario gisa ezagunak direnak.
Eta aurreneko galdeketa hura gogora ekartzeko hona hemen bideoa:

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Gutxien ikusitako bideoa

Igandea, 2007 Martxoa 11
Kategoria: Bideoak

Aurreko post batean Gastesiren hitzaldiaren bideoak (zehazki 8 bideo) jarri nituen. Gastesik Alegiako istorioak kontatzen zizkigun. Hemen jartzen dizuet ranking-aren arabera gutxien ikusi den bideoa; relejuarena. Ea bideo honi azkenputz titulua kentzen diogun.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

AHTri buruz informatzeko

Osteguna, 2007 Martxoa 8
Kategoria: berriak, AHT

Egunkarian irakurri berri dut, herritarrok ez dugula nahikoa informazio jasotzen AHTri buruz. Hemen jartzen dizkizut zure eskura hainbat informazio iturri gai honi buruz.

AHTren aldekoak: 

  • EuskalY webgunea. "Euskal trenbide sarea" eta "adif"-ena.

AHTren aurkakoak:

Eta besterik gabe trenei buruzko webguneak:

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

San Juan Kalea

Igandea, 2007 Martxoa 4
Kategoria: berriak

San Juan kalea zahartuta dagoenez, berrikuntza lanekin hastekoa omen da Udala. Berrikuntza erabatekoa izatekotan eta santuaren lanbideari zintzoki jarraituz, kalea birbataiatu behar litzateke; noski beti ere izen berri bat emanez hain dotorea eta txukuna geratuko den gaur egungo kale bakar honi. Bakarra diot, hirutan bihur daitekeelako bakar hori. Eta nola? beti ezagutuak eta izendatuak izan diren izenak erabiliz.

Pentsa, “non bizi haiz?” galderari “Kalegoiko 4.goan” erantzutea. Edota “Kalebeheko 17.ean“. Eta ederrena “Tontokalea 8, 2. A 20260 ALEGIA” helbidetzat izatea.

Eta norbaitek erantzungo al luke galdera hau: Nola esaten da “Kalegorakoa” edo “Kalegoikoa”? “kalegoran” edo “kalegoien”? Gastesik bere hitzaldian behin eta berriz Kalegoien esaten zuen eta inoiz ez Kalegoran.

Eta beste hau: Kalebeherakoa? kalebehekoa? Ez ahaztu beherako hitzaren beste sinonimo batzuk ” sabeleko, sabeldura, zirineri, uxara eta deskonposizioa” direla. ;-P

Inondik inora nahasketarik ez duena tontokalea da. Nahiz eta sinonimoak bilatzen hasiz gero ugari aurkitu: Lerdo, ergel, tentel, memelo, lelo, txepel, mozolo, inozo, babo, tuntun.
Hainbeste sinonimo aurkitzeak segurtasuna ematen dit blogaren izena aldatu behar izanez gero.

Ikusten duzuenez herritarrok beti erabiltzen ditugun izenak askoz ere joku gehiago ematen dute orain duen izen lineal, aspergarri eta zuzen horrek baino. Orain da garaia aldatzeko!!!

PD: Kalebehe(ra)tik hasi eta kalegoiko azken puntaraino zuntz optikoa pastzeak ilusio handia ematen dit.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft