Alegiarron “Otsaileko Matxinada”
Asteazkena, 2007 Otsaila 7
"Bonbona maitea" postari bidalitako erantzuna irakurri ostean honakoa proposatu nahi dizuet Alegiarroi:
1. Ondoko testua kopiatu eta repsol-i bidaltzea bere webgunean duen formularioa betez (emailez zuzenean ezin da ez bait dute emailaren helbiderik jartzen):
"Alegiar (Gipuzkoa) bezala, herria gasifikatzeko Eusko Jaurlaritzak zuei emandako kontzesioa errespetatzea exijitzen dizuet; eta beraz falta zaizuen herri zatiaren gasifikazioa aitzakirik gabe hastea"
Formulario horretan ondoko kategoria hartu "Repsol YPF-ren produktuak eta zerbitzuak" eta azpikategoria gisa "Kanalizatutako propanoa". Norberaren datuak atalean benetako datuak sartu, helbide eta guzti. Ea emailera erantzunik ematen diguten.
2. formularioa betetzean post honen erantzunean adierazi kexa bidali duzula eta erantzuna jasotzean (jaso ezkero) erantzunetan ere idatzi. Eta erantzun bat jaso arte astero mezu berbera bidaltzen jarraitu.
3. Beste hainbeste egitea Eusko Jaurlaritzarekin honako testua bidaliz bere webgunean duen formularioa betez:
"Alegiar (Gipuzkoa) bezala, herria gasifikatzeko Repsoli zuek emandako kontzesioa bete eraztea eskatzen dizuet, eta Repsoli falta zaion herri zatiaren gasifikazioa aitzakirik gabe hasi eraztea. Eta Repsol-ek bere lana egingo ez balu, kontzesioa beste enpresa bati ematea eskatzen dizuet"
Oharra: Nik dagoeneko lehen eskaera/kexak bidali ditut. Erantzunaren zain geratzen naiz.
zabaldu |
del.icio.us |






