tontokaletik

Domeinua berreskuratzeko garaia!

Asteazkena, 2007 Urtarrila 31
Kategoria: berriak

Hau kaka nahastea duguna herrian! Norbaitek ba al daki zein den herriko webgune ofizialaren, hau da, udalaren webgunearen helbidea? Zein da www.alegia.net? www.alegia.eu? www.alegia.info? ….????? Galdera honi erantzuteko norbait ba al dago? 

Helbideetaz soilik ari naiz; ez helbide horiek idatzitakoan agertzen diren edukietaz (hau beste gai bat da). Herriko webgune ofiziala izan behar duen helbidearen jabetza udalak izan behar du. Beheko post batean idatzi nituen "alegia" eta luzapen desberdinek (.net .com .info .org) zituzten jabeen zerrenda.

Nire ustetan udalaren izenean erregistratu egon behar luketen domeinuak hauek izan behar zuten:
www.alegia.eu, www.alegia.info, www.alegia.net, www.alegia.org (eta nork daki laster batean www.alegia.eh eta www.alegia.eus. OJALA)

Helbide hauek "BERRESKURATU" egin behar dira.  Udalaren izenean ez dauden domeinu hauek, gaur egungo jabeei erosiz. Ahal den neurrian. Berreskuraketa honen emaitza izan ostean, emaitza dena delakoa izanda ere, herritarroi garbi, publikoki esan behar zaigu zeintzuk diren udalaren izenean dauden helbideak. Helbidearen "PROMOZIOAREKIN" hasi behar litzateke.

Udalaren izenean dagoen edozein helbide, nabigatzailean idatziz orrialde berbera irekiko litzatekeelarik. Hau da, suposa dezagun rekonkista honen ostean udalaren eskuetan geratzen direla www.alegia.eu eta www.alegia.net helbideak. Emaitza bera emango luke (eduki bera pantailaratuko litzateke) nabigatzailean helbide bat edo beste jarrita.

Asuntoa zera da, herritarrok Udalaren webgune ofizialaren helbidea(k) zein d(ir)en argi jakin behar dugula.

Eta hau da lehendabizi eta berehala eman beharreko pausoa: BERRESKURAKETA eta PROMOZIOA.

Gero (edo aldi berean, paraleloan) helbide horietan jarri beharreko edukiei buruz hausnar daiteke.
 

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft