Argazkigintzarako software librea
Asteazkena, 2007 Urtarrila 3Urte berria hasteko oparitxo bat; argazkiekin lan egiteko software libre bilduma bat. Ea interesgarria eta erabilgarria suertatzen zaizuen. Probatu, librea da eta. Freewarea! Lehenik aplikazioa jaitsi eta gero instalatu (gehienak sistema eragile desberdinetarako balio dute: windows, linux, …
Gimp: argazkiak editatzeko edota tratatzeko aplikazioa.
GimpShop: PhotoShop aplikazioarekin ohituta zaudetenontzat Gimp-aren beste bertsio bat da.
XnView: Argazkiak ikusteko (hau da, argazki bisore bat), slideshow-ak sortzeko (argazkiekin sekuentziak egiteko) eta argazki formato bihurtzailea (jpg, png, bmp, tiff, gif, …), pantaila harrapaketak egiteko… Euskarazko bertsioa ere badago.
Irfanview: Argazkiak ikusteko, formato bihurketarko, optimizatzeko, slideshow-ak sortzeko, …
TuxPaint: haurrentzako grafiko editore elegantea. Euskaraz ere badago.
Aukera honekin ez daukazue aitzakirik ez erabiltzeko! Beste batean argazkiekin lan egiteko on-line aplikazioen (instalatu behar ez diren apliakzioak, internet bidez atzitzen dira) bilduma aholkatuko dizuet.
zabaldu |
del.icio.us |






