Alegia .net .eu .com .org .info
Osteguna, 2006 Abendua 28
Pasa den egunean interneten lardaxkan nenbilela non topatzen dudan www.alegia.eu domeinua. Badirudi herriko webgune ofiziala izango denaren beta bertsioa dela. Betarena diot, oraindik nik behintzat ez dudalako beraren berri ofizialik inon irakurri. Suposatzen dut beta izaeratik, behin betikoa bihurtzen denean orain arte ofiziala izan den www.alegia.net-eko edukia eta www.alegia.eu-rena berbera izango dela. Oraintxe bertan biak desberdinak bait dira. Ez noa post honetan .eu horren edukiei buruzko konsideraziorik egitera; hau beste baterako utziko dut.
Besterik gabe alegia hitzarekin agertzen diren domeinu desberdinen jabetzari buruzko nire iritzia plazaratu nahi dut. Has gaitezen:
Aldez aurretik esan domeinu arruntenen esanahia ondokoa dela:
- info: informazioa
- com: komertziala
- org: organizazioa (erakundea)
- net: sarea (network)
- eu: europa (eta ez euskal herria)
- www.alegia.info helbidea Madrileko "Pueblos Españoles"-en izenean erregistratuta dago. Hauek pitza-pitza eginda daude: Alegia Pueblo español????? Noiztik? Jakin dezatela .es domeinua libre dutela.
- www.alegia.com helbidea AEBko Washington-eko Vancouver hirian erregistratu dute. Beraien posta helbidea sales@domaincollection.com da eta izenak dioen bezala beraien helburua domeinua saltzea besterik ez da. Hau bai bixkorrak domeinua erosi gero garestiago saltzeko asmoarekin.
- www.alegia.org Bahamas ( Caribe beroa, mmm?) uharteko Nassau hirian erregistratu dute. Beraien asmoa, yankien moduan domeinuarekin negozioa egitea dela esango nuke nik.
Ikusten duzuen bezala atzerritarrei ere gure herria interesatzen zaie; hori bai bakoitza bere helburuarekin. Pena da .org eta .info domeinuak erregistratuta egotea. .com-ek ez dit hainbeste axola.
- www.alegia.net oraingoz webgune ofiziala Donostian kokatuta dagoen IZFE-ko (Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea) Iñaki Oyarbidek erregistratu du. Badirudi Gipuzkoako Foru aldundiarekin zerikusia duela. Ikusten duzuenez domeinu hau ez dago Alegiako herriaren izenean erregistartuta. Niri zalantza batzuk bururatzen zaizkit: Alegiako Udalak, garbi al du webgunearen edukiak aldatzeko eskubidea eta baimena nork duen? Udalak? edota IZFEk? edo bien adostasuna behar da? edo alde bakoitzak alda dezake bere kaxa?. IZFEren baimena behar baldin bada edukiak aldatzeko, nik garbi daukat domeinu hau Alegiako webgune ofizial gisa baztertuta izan behar duela; eta Udalak beste domeinu bat erregistratu behar duela edo bestela edukien aldaketak egiteko eskubideak bereganatu behar dituela.
- www.alegia.eu helbideko .eu europaren adierazlea da eta ez euskal herriarena; oraindik, askok nahiko genukeen kontra, ez bait daukagu naizo domeinurik (.eh tankerakorik). Nahiz eta .eus domeinua (euskara komunitatearena) sortzeko iniziatibak martxan jarriak dauden. Ea nozibait lortzen dugun! Eta egun hori iristean www.alegia.eus domeinua erregitsratu beharko dugu. Baino webgune berriarekin jarraituz espero dut oraingo honetan www.alegia.eu Alegitarron izenean erregistratuta egotea. Ea norbaitek zalantza hau argitzen digun!
PD: beste batean webgune berriaren edukiei buruzko nire hausnarketak komentatuko dizkizuet.
zabaldu |
del.icio.us |






Eta oraintxe bertan nola dago domeinuen istorio hau?
Comment by Eider — January 18, 2008 @ 4:22 pm
Ez dakit Udalak baduen inongo domeinuren jabetzik. Gehienak kanpotarrak eskuetan daude. .net Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dago (agian alegiarron eskuetan uzteko eskatu beharko zaie). Eta azkenik .eu domeinua norena den jakin beharko da, Udalaren eskuetan egon dadin.
Comment by ibusg — January 18, 2008 @ 5:52 pm