tontokaletik

Alegia .net .eu .com .org .info

Osteguna, 2006 Abendua 28
Kategoria: berriak

domeinuak Pasa den egunean interneten lardaxkan nenbilela non topatzen dudan www.alegia.eu domeinua. Badirudi herriko webgune ofiziala izango denaren beta bertsioa dela. Betarena diot, oraindik nik behintzat ez dudalako beraren berri ofizialik inon irakurri. Suposatzen dut beta izaeratik, behin betikoa bihurtzen denean orain arte ofiziala izan den www.alegia.net-eko edukia eta www.alegia.eu-rena berbera izango dela. Oraintxe bertan biak desberdinak bait dira. Ez noa post honetan .eu horren edukiei buruzko konsideraziorik egitera; hau beste baterako utziko dut.

Besterik gabe  alegia hitzarekin agertzen diren domeinu desberdinen jabetzari buruzko nire iritzia plazaratu nahi dut. Has gaitezen:

Aldez aurretik esan domeinu arruntenen esanahia ondokoa dela:

  • info: informazioa
  • com: komertziala
  • org: organizazioa (erakundea)
  • net: sarea (network)
  • eu: europa (eta ez euskal herria)

 - www.alegia.info helbidea Madrileko "Pueblos Españoles"-en izenean erregistratuta dago. Hauek pitza-pitza eginda daude: Alegia Pueblo español????? Noiztik? Jakin dezatela .es domeinua libre dutela. :-P

- www.alegia.com helbidea AEBko Washington-eko Vancouver hirian erregistratu dute. Beraien posta helbidea sales@domaincollection.com da eta izenak dioen bezala beraien helburua domeinua saltzea besterik ez da. Hau bai bixkorrak domeinua erosi gero garestiago saltzeko asmoarekin.

- www.alegia.org  Bahamas ( Caribe beroa, mmm?) uharteko Nassau hirian erregistratu dute. Beraien asmoa, yankien moduan domeinuarekin negozioa egitea dela esango nuke nik.

Ikusten duzuen bezala atzerritarrei ere gure herria interesatzen zaie; hori bai bakoitza bere helburuarekin. Pena da .org eta .info domeinuak erregistratuta egotea. .com-ek ez dit hainbeste axola.

- www.alegia.net oraingoz webgune ofiziala Donostian kokatuta dagoen IZFE-ko (Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea) Iñaki Oyarbidek erregistratu du. Badirudi Gipuzkoako Foru aldundiarekin zerikusia duela. Ikusten duzuenez domeinu hau ez dago Alegiako herriaren izenean erregistartuta. Niri zalantza batzuk bururatzen zaizkit: Alegiako Udalak, garbi al du  webgunearen edukiak aldatzeko eskubidea eta baimena nork duen? Udalak? edota IZFEk? edo bien adostasuna behar da? edo alde bakoitzak alda dezake bere kaxa?. IZFEren baimena behar baldin bada edukiak aldatzeko, nik garbi daukat domeinu hau Alegiako webgune ofizial gisa baztertuta izan behar duela; eta Udalak beste domeinu bat erregistratu behar duela edo bestela edukien aldaketak egiteko eskubideak bereganatu behar dituela.

- www.alegia.eu helbideko .eu europaren adierazlea da eta ez euskal herriarena; oraindik, askok nahiko genukeen kontra, ez bait daukagu naizo domeinurik (.eh tankerakorik). Nahiz eta .eus domeinua (euskara komunitatearena) sortzeko iniziatibak martxan jarriak dauden. Ea nozibait lortzen dugun! Eta egun hori iristean www.alegia.eus domeinua erregitsratu beharko dugu. Baino webgune berriarekin jarraituz  espero dut oraingo honetan www.alegia.eu Alegitarron izenean erregistratuta egotea. Ea norbaitek zalantza hau argitzen digun!

PD: beste batean webgune berriaren edukiei buruzko nire hausnarketak komentatuko dizkizuet. 

 

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Alegiko gaztetxearen XIX. urteurrena

Ostirala, 2006 Abendua 15
Kategoria: berriak

Alegiako gaztetxea, XIX. urteurrena ospatzera doa. Uff zenbat urte! Zahartzen ari ote garen susmoa dut! ;-)
Horretarako hainbat ekitaldi antolatu ditu. Ekitaldiak ikusteko klikatu irudian.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Eduardo Arrayet-en argazkiak blogean ikusgai izango dira.

Igandea, 2006 Abendua 10
Kategoria: berriak, Argazkiak

Tontokaletik blogak badu berririk. Eduardo Arrayet-en argazkiak ikusgai izango ditugu. Eduardo, aski ezaguna da Alegian, argazki gaietan. Eskerrak eman behar dizkiot bere argazkiak uzteagatik. Argazki bati buruz edo bere lanari buruz zerbait esan nahi baduzu klikatu "erantzun" estekan. Agian, zorte pixkatekin berak erantzungo digu eta. Argazkiak ikusteko klikatu irudian.


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft