tontokaletik

Garai bateko Alegia (eta VII)

Astelehena, 2009 Ekaina 22

Hemen dituzue GBA09 jaiko azken bi bideoak.

Lehengoan sega pikatzen, igitaiarekin belarra mozten eta txondorraren inguruan lanean agertzen dira hainbat gizonezko.


Eta azken bideo honetan zu agertzen zara, bai zu zerorri. Eta nola ez azken irudietan idazkaria agertzen da.

GBA bigarren edizioan berriro ikusiko gara. Idazkari honen lanak amaitu dira. ERRUKI JAUNA.


Hara non dagoen idazkaria. Zertan ari ote da?


intxurreren argazkia.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Garai bateko Alegia (VI)

Astelehena, 2009 Ekaina 22
Kategoria: Bideoak, gizartea, festak

GBA09 festaren ohiartzunak oraindik dirauen hontan, beste bi bideo aurkeztu nahi dizkizuet.

Lehenegoan Plazako giroa ikus daiteke; herriko haurrak jolasean (sepia kolorea nagusi denean Adams familia gertu dabilenaren ilusioa antrzematen da), koruko taberna arrakastatsua (ardo porroia makinaren eskutatik pasa zen), denda apaina bere kafetera kuriosoarekin, mami egilea, talo egileak (ummmm ze goxoak), …


Bigarren bideo honetan ibaialdeko giroa ikus daiteke; lo-gela dotorea (nola egingo ote zituzten xirrikiak gurutze eta errosariozar zelatasu horien azpian? morboa eta dena pizten dute), garai bateko kotxe ilada, kifi amerikano paregabe eta bakarra, alpartagilea sagardo eskaintzailea (eskerrik asko xaka), bizikletak, arropak, jaboi egilea, margolaria (aupa sozia), gantxilo egilea,….


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Bedaioko mendi martxa

Igandea, 2009 Ekaina 14
Kategoria: mendia

Gaur burutu da Bedaioko III. mendi martxa. Ibilbidea Bedaioko inguruetan zehar dihoa 26km.ko ibilbide batean. Igotako mendi garaiena Artubi izan da (1.244m). Eta igotzen metatutako desnibela 2.108m.tako izan da. jaisteko desnibela 2.050m.takoa.

Nabarmenetzekoa Bedaiotarrek eman diguten hamaiketako-bazkaria, KRIXTONA. Eta baita ere herriko frontoian izandako giroa. Etxean bagina bezala egon gara. Zorionak antolatzaileei.

Ibilbide wikiloc-era igota dago.

Ibilbidea google erth-en ikus dezakezu.

Ibilbidea GPSrako deskarga daiteke.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (5) erantzun

Garai bateko Alegia (V)

Osteguna, 2009 Ekaina 11
Kategoria: Bideoak, gizartea, festak

GBA09ko bostgarren postera iritsi naiz eta oraindik amaitzeko tajurik ez dito ematen. Bitartean, putxerazo garai hautean auskalo idazkaria non dagoen.

Musikarien bideokin amaituta, gaur alde batetik Amezketako erreka Oria ibaian hiltzen den lekuan arropa garbitzen aritu ziren emakume taldea ikusiko duzue (zin dagizuet errekan ardo botilak zituztela) eta bulebarreko muturrean beste emakume talde bat oheak egiteko artilea astintzen eta koltxoiak egiten. Emakume finak herrian ditugunak, bai horixe dios. Bideo honi, Kupela taldearen Gau giro diskoko Voy a contar un caso abestia sartu dut.

Bigarren bideoa ezkontzari buruzko da. Audio originala utzi dut merezi duelako (niri, besteak beste, irrintziak oilo ipurdiak jartzen dizkit, zer egingo diogu bada).



to be continued…..

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (2) erantzun

Garai bateko Alegia (IV)

Asteazkena, 2009 Ekaina 10

Giroa berotzen hasia da GBA09 festan. Uffff. Hemendik aurrerako bideotan, zentsura aplikatuko da blog honetan. Se akabo la fiesta.

Musikariekin zerikusia duten beste hiru bideo dituzue ikusgai. Bat dultzaineroena, ortodoxoagoa eta beste bi espontaneoagoak. Bertan Inma agertzen zaigu protagonista nagusi gisa. Akordeoi eta farandularen erregina. Nabarmentzekoa festa alaitzeko bere ahalmena. Nahi bai Bilbok horrelako Marijaia izan.

Eta bitartean idazkaria missing. Ez ote zituen beraren begiek imajin hauek ikusi? Ni izerditan lanean eta bera patxada ederrean.




Adi hurrengo bideoei, zu agertzen zara eta.

To be continued….

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Garai bateko Alegia (III)

Asteartea, 2009 Ekaina 9

Arrakasta itzela, baino ez GBA09k, ez horixe, baizik eta irakurtzen ari zaren blog honek. Tontokaletik blogaren arrakastak itzala egiten ari zaio igandeko festari. Hau da bisitari eta bisita kopurua. Nabaria zen blog honen goranzko joera, baino inork ez zuen espero hau. Nola kudea (gaur egun dena kudeatu egiten da) ote dezaket arrakasta hau?

Arrakasta honi, etekin ekonomikoa ateratzea izangu dut hoberena.

Norbaitek, talde, taberna, denda, elkarte, kirol talde, musika talde,… tontokaletiken publizitatea egin nahi baduzue prezio bereziren bat geingo dizuet.

Eta norbaitek nahi badu: tontokaletik SALGAI dago. Bloga oso-osorik. Eroslerik?

Bitartean eta GBA09ren bideoekin jarraituz, hemen dituzue musikarekin loturiko beste hiru bideo. Bi, herriko musikari pilo bat kalejira eginez eta bat herriko plazan Eider eta Mirari jende guztia dantzan jartzen. Eider, Mirari: xaladas mas ke xaladas.

Por tzierto, norbaitek ikusi al du idazkaria? Akatarik ez ote duen somatzen ari naiz.




to be continued….

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Garai bateko Alegia (II)

Astelehena, 2009 Ekaina 8
Kategoria: berriak, gizartea, festak

Atzo burutu zen herrian “Garai bateko Alegia” izeneko festa. Festa ostean beti izaten da astelehena. GBA09 jaiarekiko hitz onak besterik ez ditut entzun. Izandako arrakastaren babesean, festaren jarraipenaren gaia hitzetik hortzera dabil. Festa errepikatu behar da? urtero? bi urtez behin? hamar urtero?

Ez legoke gaizki urte bakoitietan GBA festa ospatzea eta bikoitietan EA (Etorkizuneko Alegia) festa. Beraz agian datorren urtean EA10 ospatuko dugu. Nork daki.

Eta idazkariak, idatzizko akta pasatzen didan bitartean (alper xamarra somatzen dut idazkaria) hemen uzten dizuet post saga honen bigarren sarrerako hainbat bideo. Bideo hauek musikarekin zerikusia dutenak dira (bideo gehiago egongo dira, asko bai daude).

Eta ez ahaztu, kantatzen duen herria ez dela inoiz hiltzen. Por tzierto, txintxarrisferako pegata asko ikusi ziren musika tresnetan. hobenak gea!


Bandoa

Doinua: Zuk badakizu gure txikia

Bandoa: mila beatziehun eta
beatzigarren urtian
zeremonia ikusgarriak
Alegriako partian
boda berria zelebratzeko
sanjuanillaren zazpian.
Horrelakorik ez da ikusi
oraindaino bitartian

Goizean goizik bertso ta soinu
hasiko da kalejira
ofiziokuak eta puestuak
atera plaza erdira
festa giroan, saldu ta erosi
inguratuaz perira
gure herriko ohitura zaharrak
hala osatuko dira

Ayuntamientuk zahagi bat ardo
aterako du plazara
bere eztarriya busti nahi duna
joan dadilla bertara
Halare kontuz, alondegian
pasa beharko du gaba
debalde dagon edariyakin
inor deskuidatzen bada

Alegriako neska ta mutil
azkar mugitu zangoa,
arratsaldean herriko plazan
erromeriya izango`a
soinujolekin ez da faltako
balsa eta fandangoa
euskaldun festa, tatxagabea
izango degu hangoa.

Bandoak hala agintzen du ta
orain horren arabera
herritar denak jantzi dotore
jetxi zaitezte kalera
gaur bulla egin behar baitegu
“gu alegritarrak gera”
Gure aipamenak izan ditzaten
hemendik ehun urtera



oharra: nik bideoak eta argazkiak gba09 etiketarekin tageatu ditut.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (5) erantzun

Garai bateko Alegia

Igandea, 2009 Ekaina 7

Bikaina eta arrakastatsua. Ezin bestela izendatu gaur Alegian ospatu den festa. “Garai bateko Alegia” izeneko festa bialdikoa izan da. Umorea, parte hartzea, ilusioa, lana, iniziatiba, gogoa, elkar lana, auzolana, … hainbat emozio aipa ditzaket eta seguruenik motza geratuko naizela gaurko ospakizun hau definitzerakoan.

Idazkariak aktak pasa bitartean (ea espabilatzen den) eta bideoak eta idatziak prestatzen ditudan bitartean apertibo gisa baretutako otsoak Gure Gipuzkoan pubilkatutako argazkien entremesarekin hasiko natzaizue egunaren ospakizunaren berri ematen.

Ea, esku artean dudan materiala lehenbailehen txukundu eta sareratzen dudan.

Bitartean, zorionak kultur batzordean aritu den guztiari festa hau antolatzen.

Ondo lo egin

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (5) erantzun

Garai bateko “tontokaletik”

Asteartea, 2009 Ekaina 2
Kategoria: berriak, gizartea, festak

Ekainaren 7an burutuko da Garai bateko Alegia izeneko jaia. Tontokaletik bloga bera ere txuri beltza bi(la)katu da.

Egitaraua

10:30. Bandoa Zazpi Astoren Gainean bertso eskolakoekin.

11:00. Kalejira.

11:00-13:00. Lanak eta eginkizunak.

13:00. Ezkonberriei ongietorria.

14:00. Herri bazkaria eta erromeria.

Txokoz txoko

Kalean gora eta kalean behera. Txorroskileroa, mikeleteak, apaiza, idazkaria, argazkilaria, margolaria, suhiltzailea, artzaina, esnezalea, baserritarrak, ikazkina, makilariak, musikariak, dantzariak, garai bateko ume jolasak, moto eta automobil zaharrak… ibiliko dira.

Bulebarrean. Toka, ohe zaharra astintzea eta jostea, artzaie ardiei ilea mozten, baserritarrak sega pikatzen…

Plazan. Tabernak, denda, sukaldeko lanak: mamie egiten, artoa eta babarruna aletzen…

Txintxarri plazan. Zurgina, kandelagileak, txintxarrigilea.

Ibai aldean
. Kalebehera aldera bizikleta konpontzailea, laboreak, xaboia egiten eta arropa garbitzen.

Parte-hartzaileak

Antolatzailea. Kultur Batzordea.

Parte-hartzaileak. Dantza Taldea, Txintxarri abesbatza, Loatzo musika eskola, Zazpi Astoren Gainean bertso eskola, Guraso Elkateko kideak, Txintxarrisferako lagunak, Argazkizaleen Taldea… eta noski, herritarrak.

Argazkian ikus dezakezue txintxarrisferako lehen neokidea, txintxarrigilea bera.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (3) erantzun

Txintxarrisferako II. blogs&beers-a.

Igandea, 2009 Maiatza 31

Atzo larunbata, gaueko argi bila, burutu genuen Txintxarrisferako II. blogs&beers-a. Bertara urbildu ginen hainbat lagun garagardoaren inguruan blogetaz (wikitaz, twiterretaz, wifitaz,…) hitz egiteko. Topagune hauek interesgarriak suertatzen dira bata besteon berri presentzailki jakiteko eta hainbat lanetarako iniziatiba hartzeko.

Hainbat gaietaz hitz egin genuen, baina hasi aurretik eta bertaratutako guztien partetik zorionak eman nahi dizkiegu eiam neokideari eta jaio berri den Laidari.

Nahiz eta topaketan aniztasunaren (bai, bai bio-taz ari naiz) faltan aurkitu, kontatzera noa bertan izandakoa:

-Ekainaren 7ko festa dela eta (Garai bateko Alegia), egunaren promozioa egitea garrantzizkoa ikusi genuen (erro hauekin horixe ari naiz egite) txintxarrisferako bateria digital osotik. Asi ke, bakoitza bere txokotik, lanera. Esan beharra dago, txintxarrisferako eztabaidagunetik hainbat ekarpen jaso direla festa horretarako.

- Ekainaren 7ko festarekin jarraituz, interesgarria ikusten dugu, bertako hainbat ekitaldi zuzenean emititzea livestream erreminta erabiliz. Arazo nagusia konektibitatearena izanik. Beraz, hori dela eta interesgarria ikusten da Udaletxe inguruak wifi gune irekia izatea. Horrelako ekitaldia zuzenean emititzeko, edo edonork konexioa izateko, edo….

- Beraz, eta azken honi lotuta, egokia deritzogu Udalak herrian wifi gune irekiak zabaltzea. Har beza Udalak lerro hau eskaera gisa.

- B&B-a gerturatutakoak, txintxarrisferaren izaera bihurria, zirikatzailea, menderakaitza, matxinoa, erreboltaria, sustatzailea, asaldaria,… azpimarratu nahi izan zuten. Uffff, hau jendea.

-Nabarian geratu ziren, neokide berrien ekarpenak, batik bat argazki eta eritzien bidez. Zoriontzekoa beraz, txintxarriMEDIAko argazki eta hornitzaile guztioi. (ea Alegia2.0: auzolan digitalekin beste hainbeste egiten dugun)

-Kanpora joaten garenerako eztabaidagune bat sortu da. Eztabaidagune honen bidez oporretan, lanean, … kanpoan gauden leku horretatik idatz dezakegu eta ikusten duguna kontatuz, sentitzen duguna, gustatzen zaiguna, soma dezakeguna, gertatu zaiguna, kontatu nahi duguna, guretzat balio diguna,…. azalduz.

-2006tik atzera Alegiari buruz interneten zegoen ikuspena eta gaur egun dagoenak ez dute zerikusirik. Lan itzela egin dugu hiru urte hauetan eduki digitalak sortzen.

-Azkena egin diren ardiki jate eta B&Betan, salbuespenak salbu, soilik txintxarrisferako blogariok agertzen gara. Interesgarria litzateke txintxarrisferako kide gehienok (blogarietatik hasi eta azken irakurleraino, 40 eta piko gaude izena emanda) bilduko luken ekimen bat antolatzea (agian hurrengo ardiki jatea???)

-Gaua aurrera joan ahala, esparru pribatuan geratuko diren hainbat (des)ideia bururatu zitzaizkigun.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (3) erantzun

Aralarko mendi puntek

Igandea, 2009 Maiatza 24
Kategoria: mendia

Post honen bidez Aralarko mendi tontor nagusienen geokokapena hel erazi nahi dizuet. Mendi tontorren koordenadak mendikat webgunetik egindako bilduma batean sartu ditut.

Deskarga itzazu Aralarko mendi punte nagusienetako koordenadak:

1. GPSrako gpx fitxategia

2. Google earthen ikusteko


Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Atzoko eta gaurko gipuzkoa iruditan

Osteguna, 2009 Maiatza 14

Baretutako otsoak aspaldi aipatu zidan proiektu honen berri. Asmoa, gipuzkoako garai bateko (modan dagoen kontzeptua, :-) ) eta gaurko argazkien bilduma bat egitea da. gureGipuzkoa.net webgunean, argazkiak geokokaturik daude eta Creative Commons lizentziapean zabalduta daude ( by-sa, hau da, aitortu eta partekatu baldintzekin).

Erabiltzaileak nahi dituen argazkiak igo ditzake eta baita ere bertan daudenak erabili.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (5) erantzun

IEB2009, sinadura eta openstreetmap

Asteartea, 2009 Maiatza 12

Informatikari euskaldunen bilkurarekin jarraituz, beste bi proiektu azaldu nahi nituzke.

Alde batetik luistxok aipatutako openstreetmap (OSM) proiektua. Wiki baten bidez, elkar lanean mapa libreak sor daitezke; orokorrean ia mundu osoan informazio geografikoa ez bait da erabilpen librekoa. Openstreetmapen errepideak, bideak, eraikinak, basaerriak, lekuak, ….. erregistratu eta editatu daitezke.

Alegia2.0: auzolan digitaletarako lan politte. ez?

Beste proiektu interesgarri bat Joseba Martosek aurkeztu zuen. Honek sinadura digitalari buruz hitz egin zigun eta beraiek sortutako sinadura aplikatiboa.

Sinadura digitala, mezu telematikoen igorpenean eta dokumentu elektronikoen kudeaketan igorlearen nortasuna bermatzen duen kriptografia prozedura da. Sinadura motaren arabera, dokumentuaren osotasuna ere bermatzen da.

Post honetan aipatzen dudan aplikatiboak, PDF dokumentuak sinatzeko balio du.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (5) erantzun

IEB2009, mugitu

Ostirala, 2009 Maiatza 8

Atzo burutu zen Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) informatika sailak antolatutako informatikari euskaldunen VII. bilkura (IEB2009). Arrakasta izan zuen bilkuran hainbat komunikazio interesgarri izan ziren, esperientziak partekatuz eta aplikazioak aurkeztuz.

Gaurko post honetan ikasle batzuk burutu zuten proiektu bati buruz hitz egin nahi dizuet.

Proiektuak mugitu izena du eta garraio publikoa sustatu nahi du. Erabiltzaileak irteera eta helmuga herriak jarriz, web aplikazio honek garraio publikoan batetik bestera joateko dauden aukerak ematen dizkigu. Itzuliko ibilbidea jakiteko aukera ere ematen digu eta baita ere mapan ibilbidea ikustekoa.

Une honetan, aplikazioa beta egoeran dago eta Gipuzkoako herrietako soilik agertzen dira, baino laster batean Euskal Herri osokoak eskuragarri izango dira.

EHUko Informatika Fakultateko Joseba Alberdi eta Endika Esteibarren proiektua da eta Arraytxiki Web Laborategiaren Akuariumean ostatu hartuta dago.

Zorionak Joseba eta Endikari burutu dutenagatik. Aipatu administrazio publikoak edota garraio enpresek baino zerbitzu hobeagoa ematen duela bi ikasle hauek sortu duten aplikazioak. Ez harritu, oraingoz sustengua eman ez dioten administrazioko “buru argiren” batek ideia patentatzea eta norbaiten poltsikoa betetzen hasteko bidea abiaraztea.

Ez legoke gaizki udal webgune, blog, wiki eta abarrek aplikazio honen esteka izatea.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  Erantzun(1)

Update notifier eta IEB2009

Asteazkena, 2009 Maiatza 6

Makina aplikazio instalatzen ditugu gure ordenadorean; baina behin instalatu ostean, askotan beraien gaurkotzea aurrera eramatea ahazten zaigu. Gure PCan aplikazio hauek gaurkotuak egoteko balio du, windowserako sortua izan den Update Notifier aplikazioa.

Update notifier doako aplikazio txiki bat da; oso leku gutxi okupatzen du eta gainera, nahi izanez gero, gure USB memorian eduki dezaket bertatik edonon egikaritzeko.

Aplikazioa egikaritzean, PCan instaluta ditugun aplikazioen zerrenda sortzen du eta gaurkotuak dauden edo ez esaten digu.

—————————————————————————————————————-

Bestalde, bihar maiatzaren 7an Donostiako Teknologi Elkartegiako Eraikin nagusian 2009ko informatikari euskaldunen bilkura burutuko da. Bi urtez behin ospatzen da eta egun osoa irauten du. Aurtengo bilkuraren leloa “Teknologia berriak, gaur eta bihar “da. IEB2009rako hainbat hitzaldi, komunikazio, esperientzia eta abar antolatu dira.

EGITARAUA

Aurreko ekitaldietako arrakasta eta harrera ona ikusita, programaren egitura aurreko edizioetan jarraitutakoaren berdintsua izatea pentsatu da.

08:15-08:45 Harrera eta izen-ematea

08:45-09:00 Jardunaldien aurkezpena

09:00-10:00 Lehenengo hitzaldi-saioa. Ikerketa eta semantika

09:00 Euskararako hizkuntza teknologiak batuz: AnHitz proiektua / Igor Leturia (Elhuyar Fundazioa)

09:30 Markatzaile sozialen hobekuntza posibleak / Arkaitz Zubiaga (UNED) eta Egoitz Gonzalez (UPV/EHU)

10:00-11:00 Bigarren hitzaldi-saioa. Teknologia aurreratuak eta enpresa

10:00 IP telefonia: Komunikabideen iraultza / Jon Bonilla (Irontec)

10:30 Mugak (geografia eta Euskal Herria kontestu teknologikoan) / Luistxo Fernandez (CodeSyntax, Tagzania)

11:00-11:30 Atsedenaldia/kafea

11:30-13:30 Komunikazioak. Saio paraleloak (bakoitza: 20 minutu)

Esperientziak eta proiektuak

* IKASYS proiektua: Ordenagailu bidezko norberaren trebakuntza sistematikoa / Maite Gomez eta Oihan Odriozola (Ikastolen Elkartea)
* Arraytxiki Web Lab: Txikia handi / Haritz Rodriguez (Kazetaria, Arraytxiki Web Laborategiko arduraduna, Euskaltube.com guneko sortzaile eta kudeatzailea)
* Morfeo-EzWeb: Interneteko sarrera-orri pertsonalizatuak, software librean / Josu Azpillaga (CodeSyntax)
* Union proiektua. Fagor Etxetresnak Koop. Elk.-an elkarreragingarritasuna ahalbideratuko duen ingurune baten sorkuntza. / Jon Kepa Gerrikagoitia (Mondragon Unibertsitatea), Gorka Saratxaga (Comercio Electronico B2B2000) eta Jon Mikel Intsausti (Fagor Etxetresnak Koop. Elk.)
* Ahotsak.com: Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea / Asier Sarasua (Badihardugu Euskara Elkartea)
* Buruxkak, UEUren liburutegi digitala. Iparrorratza Orientazio-Zerbitzua. / Karmele Artetxe eta Ireide Arriolabengoa (UEU)

Aplikazioak

* Mugitu.com / Joseba Alberdi, Endika Esteibar (Softwarea Garatzeko Tresna Aurreratuak, UPV/EHU)
* Pootle: itzulpenak web bidez egiteko aplikazioa / Julen Ruiz (Librezale taldea)
* Zientzia eta teknologiarako hizkuntza arteko web-bilatzailea / Xabier Saralegi eta Maddalen Lopez de Lacalle (Elhuyar Fundazioa, I+G+B saila)
* Sarean Zer? Interneteko berriak lotzeko baliabidea / Gregorio Hernandez (Eleka ingeniaritza linguistikoa)
* Ikasplay: jolas hezitzaileak / Francisco Bodego (Ikasplay, S.L.)

13:30-15:30 Bazkaria

15:30-17:30 Gizartea, kultura eta artearen gaineko eragina

15:30 Mahai ingurua: Komunikabide idatzien etorkizuna. Eli Pombo (Argia), Berria/Hitza (Iker Balentziaga), Maite Ubiria (Gaur8/Kazeta.info) / Moderatzailea: Gorka Julio (Elurnet, UEU)

16:30 Artea eta teknologia berriak / Urtzi Ibarguen (MobileSOSproject)

Ziur naiz, biharko bilkurak beste urteetakoen antzera arrakastatsua izango dela. Bilkuraren berri hainbat blog, twiter, … jarraitzeko aukera izangu dugu.

Bertan ikusiko gara.

Zabaldu zabaldu |  delicios del.icio.us |  Bildu.net Bildu  |  feed harpidetu |  (0) erantzun

Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Riosoft